Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2018ko abenduaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
6326

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 28koa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena, doktore ez diren ikertzaileak Ikerketa Berezian prestatzeko doktoretza-aurreko programaren 2018-2019 ikasturteko laguntza berrien deialdia ebazten duena.

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 2ko Aginduak doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programaren 2018-2019 ikasturteko laguntza berriak emateko eta haiek berritzeko prozesua arautu eta deialdia egin zuen.

Agindu horren 32. artikuluaren arabera, laguntzak ematea edo ukatzea Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen ebazpen bakar eta espresuaren bidez gauzatuko da, hautaketa-batzordearen ebazpen-proposamena aintzat hartuta.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta berariazko aholku batzordeen ebaluazioa eta hautaketa-batzordeak helarazitako proposamena, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren onuradunei ematea doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programarako diru-laguntzak 2018-2019 ikasturterako, honako hauek zehaztuta: jaso behar duten ordainsari gordina, ezarpen zentroa eta zentro bakoitzak lan kontratuak finantzatzeko jasoko duen zenbatekoa.

Kontratuak 12 hilabeterako izango dira.

Bigarrena.– Prozesutik kanpo gelditu diren eskaeren zerrenda onartzea, II. eranskinean ageri bezala, kanpoan geratzearen arrazoiak zehaztuta.

Hirugarrena.– 2018ko maiatzaren 2ko Aginduak xedatutakoaren arabera erabakiko dira diru-laguntza horien zenbatekoa, iraupena, ordaintzeko era eta gainontzeko baldintzak.

AZKEN XEDAPEN

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora-jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 28a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala