Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2018ko abenduaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
6324

AGINDUA, 2018ko abenduaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzen duen ekainaren 28ko 3/2018 Legearen lehenengo artikuluan, Euskadiko Eskola Kontseiluaren osaketa aldatzen da. Horren ondorio,z bi kide berri sartzen dira:

Irakaskuntzako kooperatiben ordezkari bat, irakaskuntzako kooperatiben federazio nagusikoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendarien elkarteetako ordezkari bat.

Beraz, Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Erkidek proposatuta, Patxi Xabier Olabarria Furundarena jauna, Irakaskuntzako kooperatiben ordezkaria, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea.

Bigarrena.– Heizek proposatuta, Iñaki Orbe Onaindia jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendarien elkarteetako Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea.

Hirugarrena.– Heizek proposatuta, Josebe Aizpiri Akarregi andrea izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko titular Iñaki Orbe Onaindia jaunaren ordezko, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendarien elkarteetako ordezkaritzan.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala