Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2018ko abenduaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
6321

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «113/2018 Ebazpena, ekainaren 22koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki bat argitaratzea. Erabaki horren bidez, onartu egiten da lurralde historikoetako hiriburuen udalekin lankidetza-hitzarmenaren eredua sinatzea, Ertzaintza eta Udaltzaingoa elkarlanean aritzeko».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira honako Ebazpen honetan: «113/2018 Ebazpena, ekainaren 22koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki bat argitaratzea. Erabaki horren bidez, onartu egiten da lurralde historikoetako hiriburuen udalekin lankidetza-hitzarmenaren eredua sinatzea, Ertzaintza eta Udaltzaingoa elkarlanean aritzeko» (2018ko uztailaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 127. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:

Hemeretzigarren klausularen bigarren paragrafoan, 2018/3441 (16/16) orrialdean,

honela dio:

«Hamaseigarren klausulan aurreikusitako Jarraipen Batzordeari esleitutako funtzioak eragotzi gabe, hitzarmen hau garatu eta gauzatzerakoan bi aldeen artean sortzen diren auziak administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren esku utziko dira.»

baina honela esan behar du:

«Hamazazpigarren klausulan aurreikusitako Jarraipen Batzordeari esleitutako funtzioak eragotzi gabe, hitzarmen hau garatu eta gauzatzerakoan bi aldeen artean sortzen diren auziak administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren esku utziko dira.»


Azterketa dokumentala