Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2018ko abenduaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

TOLOSAKO UDALA
6318

IRAGARKIA, Tolosako Udalaren 2018rako lan-eskaintza publikoari buruzkoa.

Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorren uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.bat.1 eta 19.5 artikuluetan xedatutakoaren arabera eta langileen arloan dauzkan ahalmenak erabiliz, Udal Gobernu Batzordeak 2018ko abenduaren 10eko bilkuran honako hau erabaki du:

Lehenengoa.– Tolosako Udalaren 2018rako lan-eskaintza publikoa onartzea.

Bigarrena.– Aipatutako lan-eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta horren laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkerarekin xedatutakoa betetzeko asmoz.

2018rako lan eskaintza publikoa:

1.– Karrerako funtzionarioak: lanpostuak betetzea.

Eskala: Administrazio Orokorra.

Azpieskala: Administratiboa.

Mota: Administrariak.

Izenak: Errolda eta Estatistikako administraria, UDATEko administrariak (2), eta Errentako administraria.

Sailkapen-taldea: C.

Azpitaldea: C1.

Maila osagarria: 17.

Hizkuntza-eskakizuna: 3.a, derrigorrezkoa.

Lanpostu kopurua: 4.

Txanda: mugatua.

Hautatze-sistema: barne-lehiaketa mugatua.

2.– Plazak hornitzea (enplegua egonkortzeko jardunbidea).

Eskala: Administrazio Orokorra.

Azpieskala: Administratiboa.

Mota: Administraria.

Izenak: Merkataritza, Azokak eta Turismoko administraria, Kulturako administraria eta UDATEko informazioko eta tramitazioko agentea (administraria).

Sailkapen-taldea: C.

Azpitaldea: C1.

Maila osagarria: 17.

Hizkuntza-eskakizuna: 3.a, derrigorrezkoa.

Lanpostu kopurua: 3.

Txanda: irekia.

Hautatze-sistema: lehiaketa-oposizioa, enplegua egonkortzeko jardunbidea.

Eskala: Administrazio Orokorra.

Azpieskala: Administratiboa.

Mota: Administraria.

Izenak: Kontabilitate eta Erosketetako administraria.

Sailkapen taldea: C.

Azpitaldea: C1.

Maila osagarria: 18.

Hizkuntza-eskakizuna: 3.a, derrigorrezkoa.

Lanpostu-kopurua: 1.

Txanda: irekia.

Hautatze-sistema: lehiaketa-oposizioa, enplegua egonkortzeko jardunbidea.

3.– Plazak hornitzea (librea).

Eskala: Administrazio Berezia.

Azpieskala: Teknikoa.

Mota: erdi-mailako teknikaria.

Izena: gizarte-langilea.

Sailkapen-taldea: A.

Azpitaldea: A2.

Maila osagarria: 19.

Hizkuntza eskakizuna: 4.a, derrigorrezkoa.

Lanpostu-kopurua: 1.

Txanda: irekia.

Hautatze-sistema: lehiaketa-oposizioa.

Eskala: Administrazio orokorra.

Azpieskala: Teknikoa.

Mota: goi-mailako teknikaria.

Izena: Euskara eta Hezkuntzako burua.

Sailkapen-taldea: A.

Azpitaldea: A1.

Maila osagarria: 25.

Hizkuntza eskakizuna: TG, 4.a, derrigorrezkoa.

Lanpostu kopurua: 1.

Txanda: irekia.

Hautatze-sistema: lehiaketa-oposizioa.

4.– Funtzionarizazioa.

Eskala: Administrazio orokorra.

Azpieskala: Administratiboa.

Mota: Administraria.

Izenak: Administraria eta Artxiboko kudeatzailea (Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak eta Ingurumena).

Sailkapen-taldea: C.

Azpitaldea: C1.

Maila osagarria: 17.

Hizkuntza-eskakizuna: 3.a, derrigorrezkoa.

Lanpostu-kopurua: 1.

Txanda: mugatua.

Hautatze-sistema: lehiaketa-oposizioa, funtzionarizazioa.

Eskala: Administrazio Berezia.

Azpieskala: Teknikoa.

Mota: goi mailako teknikaria.

Izena: arkitektoa.

Sailkapen-taldea: A.

Azpitaldea: A1.

Maila osagarria: 26.

Hizkuntza-eskakizuna: 4.a, derrigorrezkoa.

Lanpostu-kopurua: 1.

Txanda: mugatua.

Hautatze-sistema: lehiaketa-oposizioa, funtzionarizazioa.

Tolosa, 2018ko abenduaren 10a.

Alkatea,

OLATZ PEON ORMAZABAL.


Azterketa dokumentala