Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2018ko abenduaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
6317

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 16koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren Zerbitzuaren emakidadunek 2019. urtean ezar ditzaketen tarifak eguneratzen dituena.

Apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuan (martxoaren 16ko 48/2004 Dekretuaren bidez aldatu zen) ibilgailu automobilen segurtasunaren arloko aztertze-, izapidetze- eta kudeatze-eginkizunak zehaztu dira. Ibilgailuen azterketa teknikorako zerbitzua duten entitate emakidadunei izenda dakizkieke eginkizunok.

Aipatutako apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuaren 7. artikuluan xedatzen denez, dekretu hori garatzeko xedapenetan aurreikusitakoak izango dira azterketa teknikoaren zerbitzuengatik ezarriko diren tarifak, dekretu beraren azken xedapenetako lehenengoan xedatutakoari jarraikiz.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak, 2011ko abenduaren 5eko Aginduaren 8. artikuluaren bidez, tarifak urtero eguneratuko direla ezarri zuen, urriko urtetik urterako KPIaren aldaketa aplikatuz. Eguneratutako tarifak hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

Halaber, aipatutako abenduaren 5eko aginduaren azken xedapenaren bidez, Industria Administrazioan eskumena duen zuzendariari ahalmena ematen zaio agindu hori eta aplikatu beharreko araudia interpretatzerakoan sortzen diren zalantzak erabakitzeko, baita agindu hori garatzeko beharrezko diren xedapenak emateko ere.

2017ko azaroaren 27an, Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren zerbitzuaren emakidadunek 2018. urtean ezar zitzaketen tarifak eguneratu ziren, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren ebazpenaren bidez.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 13. artikuluan adierazitakoa kontuan hartuta, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza da ebazpen hau emateko organo eskuduna.

Ikusita lege hori eta bestelako xedapen orokorrak eta bateragarriak, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2011ko abenduaren 5eko Aginduaren I., II. eta III. eranskinetan argitaratutako tarifak eguneratzea, 2018ko urriko urtez urteko kontsumo-prezioen indizearen arabera. 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, beraz, ebazpen honetako I., II. eta III. eranskinetan zerrendatutako tarifak aplikatuko dira.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan azaltzen denari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 16a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala