Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2018ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
6179

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 5ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatu egiten baita 2018. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo antolatutako merkatu, azoka edo ekitaldi profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzen deialdiaren guztizko zuzkidura.

AURREKARIAK

1.– Uztailaren 14an argitaratu zen EHAAn musika, arte eszenikoak, liburua eta ikus-entzunezkoak sustatzen diharduten pertsona fisiko eta pertsona juridiko pribatuek, euskararen eremu geografikotik kanpo, 2018. urtean antolatutako merkatu, azoka edo ekitaldi profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen 2018ko ekainaren 17ko Ebazpena.

2.– Ebazpen horretako 3. artikuluan finkatu zen gehieneko diru-zuzkidura osoa laurogeita hamar mila eurokoa (90.000) izango dela, modalitate bakoitzerako honela banatuz:

a) Ikus-entzunezkoetarako, berrogeita bost mila (45.000) euro.

b) Musikaren sektorerako, hamabost mila (15.000) euro.

c) Arte eszenikoetarako, hamabost mila (15.000) euro.

d) Liburuaren sektorerako, hamabost mila (15.000) euro.

3.– Lehen xedapen gehigarriaren arabera, 3. artikuluan ezarritako zenbateko osoa aldatu ahal izango da, baldin eta Etxepare Euskal Institutuaren beste diru-laguntza deialdi batzuk esleitu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira, eta aldaketa horren berri Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen baten bidez eman beharko da.

Hori guztia kontuan izanik eta lehen xedapen gehigarrian adierazitakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zuzkidura osoari lau mila eta berrehun (4.200) euro gehiago eranstea, kopurua laurogeita hamalau mila eta berrehun (94.200) euroan ezarriz.

Bigarrena.– Gehikuntza hori Arte eszenikoen modalitatean txertatzea, modalitate horretarako kopuru berria hemeretzi mila eta berrehun (19.200) euroan ezarriz.

Donostia, 2018ko abenduaren 5a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala