Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2018ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
6165

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 27koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Berdintasunaren aldeko 2018ko Emakunde Saria nori eman ebazten duena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2018ko uztailaren 11ko Ebazpenaren bidez, Berdintasunaren aldeko 2018ko Emakunde Sarirako deialdia egin zen.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2018ko urriaren 8ko Ebazpenaren bidez izendatutako epaimahaiak aho batez egindako proposamena kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ex aequo ematea Berdintasunaren aldeko 2018ko Emakunde Saria, Emakume eta Gizonen berdintasunaren gaineko Masterrari: Berdintasun Agenteak eta Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko Masterrari; izan ere, bakoitzari 7.200 euro emango zaizkio, saria emateko balioespen-irizpideetara ondoen egokitzen diren hautagaiak baitira. Hala, berdintasun-politiken esparruan eta emakumeenganako indarkeriaren aurka esku hartzeko esparruan profesionalizazio kualifikatuaren alde egindako ekarpena aintzatetsi nahi du Epaimahaiak.

Gainera, aintzatespen hori modu batera edo bestera bi zeregin horietan parte hartu duten edo parte hartzen duten pertsona guztiengana luzatu nahi du Epaimahaiak, bereziki ikasleengana, beren eragin-espazioetan aldaketarako agente esanguratsu, kualifikatu, kontzientziatu eta profesionalizatuak izateko prestakuntza hau garatzea erabaki dutelako.

Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 27a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala