Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2018ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
6161

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 5ekoa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita Raquel Justo Blanco andreak gainditu egin duela 2018ko uztailaren 23ko Ebazpenaren bidez egindako deialdiko hautapen prozesua (2018ko abuztuaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), Hizkuntza eta Sistema Informatikoak izeneko jakintza-arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Raquel Justo Blanco andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: ****3070-B. Kodea: AGC8L1 – D00224-11. Jakintza-arloa: Hizkuntza eta Sistema Informatikoak. Saila: Elektrizitatea eta Elektronika. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Bete beharreko zereginak: «Konputaziorako Sarrera» eta «Programazioaren Oinarriak».

Proposatutako lehiakideak 20 egun balioduneko epea izango du, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, dagokion lan-kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2018ko abenduaren 5a.

Errektorea.
EE (Errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala