Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2018ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
6157

AGINDUA, 2018ko abenduaren 4koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez destinoak esleitzen baitzaizkie azaroaren 24ko JUS/1166/2017 Aginduaz Euskal Autonomia Erkidegoan iragarritako hautaprobak gainditu dituzten Justizia Administrazioko Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioei (txanda irekia).

Justizia Administrazioaren zerbitzupeko funtzionarioak lanera sartzeko, lanpostuak hornitzeko eta lanpostuz igotzeko Arautegia onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, ebatzi dut destinoak adjudikatzea 2018ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko karrerako funtzionario izendatu diren Justizia Administrazioko Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko kideei I. eranskinean zerrendatzen diren organo judizial eta fiskaletan (txanda irekia), honako hauek kontuan hartuta:

Lehenengoa.– Agindu honen bidez lantokia esleitzen zaien Justizia Administrazioko Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoko funtzionarioek hogei egun balioduneko epean hartu beharko dute jabetzan beren kargua, destinoko organo judizial edo fiskalaren arduradunaren aurrean, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, aipatutako errege-dekretuaren 29. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bigarrena.– Agindu honen bidez lantokia esleitzen zaien funtzionarioek, Laguntza Judizialeko Kidegokoak izan eta bertan jardunean jarraitzea erabakitzen badute, ez dute joan beharko esleitutako lanpostuaz jabetzera. Nahikoa izango dute, lehenengo apartatuan aipatutako jabetze-epean, Justizia Administrazioko Zuzendaritzari jakinarazten badiote erabaki hori hartu dutela, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 506.d) artikuluan aurreikusitako borondatezko lan-eszedentzia deklaratu ahal izateko. Borondatezko eszedentzia deklaratzen duen ebazpenaren kopia Justizia Administrazioaren Giza Baliabideen Zuzendariordetza Orokorreko Langileen Erregistro Nagusira bidali beharko da.

Hirugarrena.– Funtzionarioek Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoan sartu eta beren zerbitzuen iraupenean egon daitezkeen hutsuneak saihestu nahi badituzte –lanpostuaz jabetzeko behar besteko denbora behar baitute–, beren destinoari dagokion lurralde-kudeatzailetzari egun bateko baimen ordaindua eska diezaiokete, herrian aldaketarik ez badago, Laguntza Judizialeko kidegoko funtzionarioak direnez gero; edo bi egunekoa, kontrako kasuan. Kanariar eta Balear uharteetatik, Ceutatik edo Melillatik etorri behar dutenek hiru eguneko baimena izango dute kargu berriaz jabetu arte. Egun balioduntzat hartuko dira egun horiek, eta destino berria jabetzan hartuko da adierazitako baimen-egunetan zehar, eta, edonola ere, jabetzaz hartzeko epearen barruan hartuko dira.

Funtzionarioak beste lurralde-kudeatzailetza batetik edo giza baliabideen gaineko eskumena duen beste autonomia erkidego batetik badatoz, agiri horiek organo horietara helarazi beharko dira, Laguntza Judizialeko kidegoan borondatezko eszedentzia eta kargugabetze automatikoa –Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoan lanpostu-jabetzea gertatu baino egun bat lehenago–, ofizioz eman diezazkieten, ordainsarien ordainketan etenik ez gertatzeko.

Laugarrena.– Nolanahi ere, jabetzea bideratu eta gero, kasuan kasuko EATko arduradunak jabetze-agiriaren bi ale bidaliko dizkio Justizia Administrazioko Zuzendaritzari, horren ondorioz nominan egin beharreko aldaketak egin ditzan. Kudeatzailetza horrek ale horietako bat Justizia Administrazioaren Giza Baliabideen Zuzendariordetza Orokorreko Langileen Erregistro Nagusira bidaliko du, beste bat interesdunari emango zaio, eta laugarren ale bat, dagokion EATn jasota geratuko da.

Bosgarrena.– Onartutako hautagaiei adjudikatutako plazetan dauden bitarteko funtzionarioek titularrak lanpostuaz jabetzen diren egunean utziko dute plaza.

Seigarrena.– Karrerako funtzionario diren hautagaiek lanpostuaz jabetzeko aktan adierazi beharko dute egindako aukera, hala agintzen baita abenduaren 26ko 53/1984 Legean –Herri Administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunari buruzkoa, Justizia Administrazioko langileari aplikatzekoa dena– eta Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 498. artikuluan –abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatua–.

Zazpigarrena.– Agindu honen bidez destinoa esleitzen zaien Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioek, kalifikazio-hurrenkera dela-eta destinoa derrigorrean esleitzen bazaie ere, ezin izango dute lekualdatze-lehiaketetan parte hartu agindu honen datatik hasita bi urte igaro arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraituko zaio.

Zortzigarrena.– 2018ko urriaren 4ko Aginduaren laugarren puntuan xedatutakoaren arabera (urriaren 18ko BOE), zerrendatzen dira txanda irekitik kendu diren plazak, adjudikatutako destinoan geratzea aukeratu duten barne-sustapenaren txandako funtzionarioei dagozkienak:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/98 Legearen 9. artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 4a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala