Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2018ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
6152

IRAGARKIA, administrazioarekiko 186/2018 auzi-errekurtso laburtuan interesdun diren hirugarrenak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko epaitegiak errekerimendua egin du, 186/2018 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea bidal dakion. Errekurtsoa egintza honen aurka jarri da: Agindua, 2018ko urtarrilaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena. Horren bidez ezetsi egiten da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko urriaren 5eko Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa; ebazpen horren bidez Administrazioko goi-mailako kidegoko lan-poltsa handitzeko hautaketa-prozesua gainditu duten pertsonen behin betiko zerrenda ematen da argitara.

Legeak Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoa betetzeko, balizko hirugarren interesdun guztiak epatu behar dira, aipatutako prozedura judizialean agertzeko. Horretarako, bederatzi eguneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Prozeduran interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 4a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala