Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2018ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6150

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 754/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko lehen auzialdiko bi zenbakiko epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu Yolanda Mendia Rodriguezek adierazten duenez, Ana Fraile Herrero eta Enrique Treviño Rollanen eskariz eta Santiago Martinez de Arenaza Ibaibarriagaren aurka bideratutako judizio arruntari buruzko 754/2018 prozedura arruntean aurtengo azaroaren 27ko epaia eman da, eta epai horren idazpuruak eta epaitzak honela diote, hitzez hitz:

Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, ikusi ditut 754/2018 zenbakiko judizio arruntaren autoak, errentamendu-kontratu baten fidantza itzultzeko epaitegi honetan bideratutakoak, banaketa-txandaren arabera egokitu baitzitzaion. Palacios prokuradoreak egin zuen eskaera, Ana Fraile Herrero eta Enrique Treviño Rollánen izenean, Verdugo letraduak lagunduta, auzi-ihesean den Santiago Martínez de Arenaza Ibaibarriagaren aurka.

EPAITZA

Baietsi egiten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeko judizio arrunta egiteko demanda, Palacios prokuradoreak Ana Fraile Herrero eta Enrique Treviño Rollánen izenean aurkeztu duena, auzi-ihesean den Santiago Martínez de Arenaza Ibaibarriagaren aurka. Letradua Verdugo izan da.

Santiago Martínez de Arenaza Ibaibarriaga kondenatzen dut Ana Fraile Herrero eta Enrique Treviño Rolláni 2.400 euro ordaintzera, gehi zenbateko horrek 2017ko ekainaren 22tik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesa, ezertan eragotzi gabe Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatutakoa.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio berariaz.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian.

Eta Santiago Martinez de Arenaza Ibaibarriaga demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazortziko azaroaren hogeita zortzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala