Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2018ko abenduaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
6124

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 21ekoa, Trafikoko zuzendariarena; horren bidez hainbat herriren zerrenda argitara ematen da; izan ere, zerrendako herrietan Trafiko Zuzendaritzak bere gain hartu du barruko bideetan zirkulazioko arau-hausteak zehatzeko eskumena.

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintza Errege Dekretuaren 84.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, herri barruko bideetan egindako zirkulazio arau-hausteak zehatzea udal bakoitzeko alkateari dagokio.

Hala ere, agindu horren laugarren paragrafoan aurreikusten denez, trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta funtzioak transferituta dituzten Autonomia Erkidegoek alkateen eskumen hori hartuko dute bere gain, baldin eta alkateek ezin badute eskumena erabili, egiaztatutako arrazoiengatik edota udal zerbitzuak urriak izateagatik.

Ebazpen honen helburua da Trafiko Zuzendaritzak eskumen hori bere gain hartu duen udalerrien zerrenda argitaratzea.

Hortaz,

ERABAKI DUT:

Euskal udalerri batzuen zerrenda argitaratzea, udalerri horien barruko bideetan zirkulazioko arau-hauste guzti edo batzuengatik hasitako zehapen-espedienteak izapidetzeko eta ebazteko eskumena Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak bere gain hartu baitu. Udalerrien zerrenda eranskinean dago.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 21a.

Trafikoko zuzendaria,

SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala