Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2018ko abenduaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
6119

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita enplegu-zentroko zerbitzua garatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2017ko uztailaren 26an egindako bileran.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an egindako bileran onartu zuen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroko zerbitzua garatzeko diru-laguntzak emateko deialdia (Lanbideko zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2017ko uztailaren 28ko EHAAn, 143. zenbakian). Diru-laguntza publikoak ematean jarraitu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, laguntza horiek emateko deialdiaren 8.9 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduraren ebazpena Lanbideren web-orrian argitaratzeaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da deialdi horren bidez emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, haietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak adierazita.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea enplegu-zentroko zerbitzua garatzeko diru-laguntzak emateko deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda (deialdia Lanbideko zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2017ko uztailaren 28ko EHAAn, 143. zenbakia), non erakunde onuradun bakoitzari emandako diru-laguntza adierazten baita (ikusi eranskina). Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an egindako bileran onartu zuen.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 16a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala