Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2018ko abenduaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
6111

IRAGARKIA, 2018ko abenduaren 3koa, Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren idazkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita desjabetzeko jardunen eraginpean dauden finken balio justua ezartzeari buruz Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiak emandako erabakia.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Interesduna, bost eguneko epean, Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren egoitzara joan ahal izango da (Andia kalea 13, bosgarren solairua), erabakiaren eduki osoa ikusteko, eta bi hilabeteko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan (Bilbon dauka egoitza). Dena dela, era berean, iragarki hau BOEn argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean, aukerako berraztertzeko errekurtsoa ere aurkez dezake lurralde epaimahai honetan, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Donostia, 2018ko abenduaren 3a.

Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren idazkaria,

MIREN IZASKUN GOIKOETXETA GONZALEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala