Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2018ko abenduaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
6104

EDIKTUA, betearazpen bat aurkaratzeari buruz bideratutako 565/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Hirugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 565/2017; betearazpena aurkaratzeari buruzko apelazio-errekurtsoa (PZL).

Errekurtsogilea: Santiago Mora Velarde, Eduardo Clausen Zubiria eta Angel Ortuño Tomas.

Abokatua: Nicolas Perez Serrano Jauregui, Pablo Jose Morenilla Allard eta Nicolas Perez Serrano Jauregui.

Prokuradorea: Alfonso Jose Bartau Rojas, Yolanda Echevarria Gabiña eta Alfonso Jose Bartau Rojas.

Alderdi errekurritua: Rafael Acarregui Ibarzola eta beste 85 lagun, Dinergestion S.L., Jose Felix Gonzalez Noriega, Jose Maria Noriega Vazquez, Lucia de la Peña Gonzalez, Ramiro Perez-Maura de la Peña, Antonio-Miguel Perez-Maura de la Peña eta Alfonso Perez-Maura de la Peña.

Gaia: titulu judiziala betearaztea.

Autoa eman da, 2018ko urriaren 10ean, aipatutako errekurtsoan, eta honela dio xedapen-zatiak:

Ezesten ditugu Eduardo Clausen Zubiria, Angel Isidro Ortuño Tomas eta Santiago Mora Velardek aurkeztutako apelazio-errekurtsoak, eta ezesten dugu, era berean, Lucia de Lapeña Gonzalez, Antonio Pere-Maura de la Peña, Ramiro Perez-Maura de la Peña eta Alfono Perez-Maura de la Peñak aurkeztutako aurkaratzea, Bilboko Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegiak emandako autoaren aurka aurkeztuak, betearazpenaren aurka egiteko 1/17 autoetan, 2017ko otsailaren 15ean, Horrenbestez, berresten dugu aipatutako ebazpena, eta apelatzaile eta aurkaratzaileei ezartzen dizkiegu errekurtsoaren kostuak.

Dinergestion SL apelatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko azaroaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala