Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2018ko abenduaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
6088

IRAGARKIA, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren ebazpena jakinarazteko dena, 2018ko azaroaren 7koa. Ebazpen horren bidez, PSA-010/2018-XIV zehapen-prozedura ebazten da, zeina Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onesten duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuan jasotako arau-hauste bategatik izapidetu baitzen.

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Interesdunak, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epea izango du Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

Aipatutako espedientearen ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 5a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala