Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2018ko abenduaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6083

EDIKTUA, delitu arinei buruzko 218/2018 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nora Albizua de Castrok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zulupeko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, fede ematen dut:

Delitu arinei buruzko 218/2018 judizioan 2018-07-09an epaia eman duela Jorge Martinez Moreno epaitegi honetako epaileak.

Falou Fal (NAN zenbakia: Y6355481C) lokalizatu ez denez, honen bidez jakinarazten zaio, eta ezagutzera ematen, aipatutako ebazpenaren aurka, apelazioko errekurtsoa jarri ahal izango duela Bizkaiko Probintzia Auzitegian bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko da.

Ebazpena osorik ezagutzeko, aurkeztu zaitez organo honen bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut Getxon (Bizkaia), bi mila eta hemezortziko azaroaren hogeian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala