Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2018ko abenduaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
6077

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 26koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Herriko Unibertsitatea erakundeari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera bat, NBE-2017BA/0012 lankide boluntarioari beka emateko zena. Laguntza hori Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2017. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan zegoen. Deialdia erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko zen.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2017ko irailaren 13ko Ebazpenaren babespean, Euskal Herriko Unibertsitatea erakundeari 18.720 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Ainhoa Arrospide lankide boluntarioari beka emateko (NBE-2017BA/0012).

Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2018ko irailaren 17an bidalitako komunikazioan, partzialki bekari uko-egiteko eskaera bidali zuen, espedientean jasotako arrazoiengatik.

Eskaera aztertu ondoren, Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak erakunde onuradunak uko-egiteko eskaeraren aldeko txostena egin zuen.

Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak ematekoak diren laguntzak arautzen dituenak) 9. artikuluan ezartzen du lankide boluntarioak bekari uko egiteak kobratutako eskubide ekonomikoen itzulketa proportzionala ekarriko duela eta, hala behar izanez gero, ordaindu gabekoak ez direla ordainduko.

Uko egindako zenbatekoa kalkulatzeko, garatu gabeko beka-aldia hartuko da kontuan.

Proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ezartzekoa.

Esandako guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ainhoa Arrospide lankide boluntarioari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera onartzea. Beka hori eskatu zen Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2017. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan. Laguntza haien bidez, bekak lankide boluntarioei eman nahi zitzaizkien, baldin eta parte hartzen badute erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan.

Horren ondorioz, Euskal Herriko Unibertsitatea erakundeak dagokion kopurua (justifikatuta ez dagoena) itzuli beharko du, hau da, 1.538,63 euro.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ondorengo hiru hilabeteetan ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 26a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala