Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2018ko abenduaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
6075

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 13koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira 2018ko maiatzaren 2ko Aginduaren bidez deitutako diru-laguntzen berritzeak. Agindu horren bitartez, 2018-2019 ikasturtean pertsonal ikertzailearen prestakuntza-programarako diru-laguntza berriak eman eta diru-laguntza horiek berritzeko prozesua arautu eta deitzen da.

Berritzeko eskaeren ebaluazioa eta Selekzio Batzordeak helarazitako proposamena kontuan hartuta, eta aipatutako aginduan xedatutakoa betez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren onuradunei ematea ikertzaile ez doktoreen prestakuntzarako diru-laguntzen berritzea, 2018-2019 ikasturterako. Gainera, honako hauek zehazten dira eranskin horretan: ezarpen-zentroa, onuradun bakoitzak jasoko duen urteko zenbateko gordina eta ezarpen-zentro bakoitzak lan-kontratuak finantzatzeko jasoko duen zenbatekoa, bai eta I. modalitateko onuradun bakoitzak bidaiarako jasoko duen zenbatekoa ere.

Bigarrena.– Indarrean dauden lan kontratuak luzatu egingo dira 2018ko maiatzaren 2ko Aginduak xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.– 2018ko maiatzaren 2ko Aginduak xedatutakoaren arabera erabakiko dira diru-laguntza horien zenbatekoa, iraupena eta jasotzeko gainontzeko baldintzak.

AZKEN XEDAPENA

Interesdunek Hezkuntzako sailburuari gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen kontra, hilabeteko epean, ebazpena www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 13a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala