Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2018ko abenduaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
6073

AGINDUA, 2018ko azaroaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, Ermuko udalerriko «Alboka» Musika Eskola Pribatuari (Bizkaia) musika-espezialitatea gehitzeko baimena emateko dena.

Ermuko udalerriko «Alboka» Musika Eskola Pribatuak (Bizkaia) «Gitarra Elektrikoa» musika-espezialitatea irakasteko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duen erakundeak horri buruzko txostena eman du.

Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2018-2019 ikasturtetik aurrera, «Gitarra Elektrikoa» musika-espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakia: 48011548.

Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.

Izen espezifikoa: «Alboka».

Titularra: Asociación Kaltxango Musikal.

Helbidea: Goienkale 2.

Udalerria: Ermua.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

– Mailak: 1.a, 2.a eta 3.a.

– Adarrak:

• Kantua: Korua.

• Instrumentu sinfonikoak: Biolina, Biolontxeloa, Txirula, Klarinetea, Saxofoia, Tronpeta, Perkusioa, Tronboia eta Kontrabaxua.

• Instrumentu polifonikoak: Pianoa, Gitarra eta Akordeoia.

• Instrumentu eta dantza tradizionalak: Txistua eta Trikitixa.

• Zenbait joera: Pianoa, Baxu Elektrikoa, Bateria eta Gitarra Elektrikoa.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 19a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala