Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2018ko abenduaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6067

3633/2018 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, ekainaren 1eko 2600/2018 Ebazpenak dituen akatsak zuzentzeko, azken honen bidez, deialdia egin zen Biokimikako eta Larrialdietako Laborategiko zerbitzuburu sanitario lanpostua lehiaketaz betetzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIn.

Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen ekainaren 1eko 2600/2018 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Biokimikako eta Larrialdietako zerbitzuburu sanitario lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko.

Ikusi da transkripzio-akatsa dagoela ebazpen horren 1.c oinarrian, zeinean ezartzen baita parte hartzeko betekizun gisa 4 urteko lanbide-esperientzia eduki behar dela, gutxienez, Biokimika Klinikoko edo Analisi Klinikoetako fakultatibo espezialista mediko gisa. Beraz, akats hori ebazpen honen bidez aldatzen da, honako hauetan oinarrituta: batetik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluak ezartzen du Administrazio Publikoek edozein unetan zuzendu ditzaketela beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak; eta, bestetik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak dio maila bereko xedapenaz zuzenduko direla baldin eta testuinguruak argi eta garbi argitzen ez baditu hutsak edo omisioak, eta horiek zuzentzeak berekin ekarri ahal badu xedapen, ekintza edo iragarpenaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea.

Egin beharreko zuzenketak hauxe zehazten du lanbide-esperientziari dagokion betekizun gisa: gutxienez, 4 urteko esperientzia profesionala izatea fakultatibo espezialista teknikari - mediku gisa Biokimika Klinikoan edo fakultatibo espezialista teknikari-mediku gisa Analisi Klinikoetan.

Era beran, argitze aldera, postua eskuratzeko eduki behar diren titulazioak zerrendatzen dira.

Bestetik, balitekeenez akatsaren izaerak hautagaien aurkezpen-prozesuari eragin izana, beste epe bat irekitzen da eskaerak aurkezteko.

Beraz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 1.b) Oinarria aldatzea, Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen ekainaren 1eko 2600/2018 Ebazpenaren 1.b) Oinarria, hain zuzen ere. Ebazpen horren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Biokimika eta Larrialdietako zerbitzuburu sanitario lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko. 1.b oinarriak hau esan behar du:

b) Lizentziaduna izatea Medikuntza, Farmazia, Biologia, Kimika edo Biokimikan, edo horien baliokidea den titulazioa edukitzea; eta, kasu guztietan ere, Analisi Klinikoetako espezialitatearen jabe izatea.

Bigarrena.– 1.c) oinarria aldatzea, Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen ekainaren 2600/2018 Ebazpenaren 1.c) oinarria, hain zuzen ere. Ebazpen horren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Biokimika eta Larrialdietako zerbitzuburu sanitario lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko. 1.c) oinarriak hau esan behar du:

c) Gutxienez, 4 urteko esperientzia profesionala izatea fakultatibo espezialista teknikari – mediku gisa Biokimika Klinikoan edo fakultatibo espezialista teknikari-mediku gisa Analisi Klinikoetan.

Hirugarrena.– Eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, betiere ekainaren 1eko 2600/2018 Ebazpenak xedatutakoarekin bat; eta, epea hamabost egin baliodunekoa izatea, ebazpen hau dagozkion aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurkeztutzat joko dira ekainaren 1eko 2600/2018 Ebazpenak ezarritako epean bidalitako eskaerak.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2018ko azaroaren 26a.

ESI Bilbao-Basurtoko zuzendari gerentea.
E (1556/2017 Ebazpena, ekainaren 20koa).

Pertsonaleko zuzendaria,

AMAYA DE ALLENDE ACHALANDABASO.


Azterketa dokumentala