Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2018ko abenduaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
6015

IRAGARKIA, 2018ko azaroaren 22koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2018ko urriaren 26ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Hondarribia-Mollako portuan «Aizea» (BA550920B) ontziaren jabearen aurka portu jabari publikotik utzarazteko espedienteari hasiera ematen zaio.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen horren testu osoa eskuratu ahal izango da Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan, Lakua I, 7. solairua (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

Halaber, hamar eguneko epea zabaltzen da ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera egokiak irizten diren alegazioak egiteko eta, hala badagokio, dagozkion dokumentu eta justifikazioak aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 22a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala