Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2018ko abenduaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
6008

EBAZPENA, 2018ko irailaren 28koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusten eta aldatzen baita Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA sozietateari emandako ingurumen-baimen integratua, paper-orea eta papera fabrikatzeko, karea fabrikatzeko, kloro dioxidoa fabrikatzeko eta kogenerazio-instalaziorako, Gipuzkoako Hernaniko udal-mugartean.

2008ko maiatzaren 20ko ebazpenak, Ingurumen Sailburuordearenak, paper-orea eta papera fabrikatzeko, karea fabrikatzeko, kloro dioxidoa fabrikatzeko eta kogenerazio-instalazioko jarduerarako ingurumen-baimen bateratua eman zion Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresari, eta hondakin-uren araztegiko eta kogenerazioko proiektuetarako ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpena egin zuen Gipuzkoako Hernaniko udalerrian.

2012ko maiatzaren 9an, Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2012/249/EB Erabakia, instalazioak martxan jartzeko eta gelditzeko aldiak zehazteari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren ondorioetarako, industria-igorpenei dagokienez.

2012ko irailaren 19ko Ebazpenak, Ingurumeneko sailburuordearenak, aldatu eta egikaritu zuen Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA sozietateari emandako ingurumen-baimen integratua, paper-orea eta papera fabrikatzeko, karea fabrikatzeko, kloro dioxidoa fabrikatzeko eta kogenerazio-instalaziorako, Gipuzkoako Hernaniko udal-mugartean.

2014ko irailaren 30ean, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2014ko irailaren 26ko Exekuzio-erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren industria-igorpenei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (2014/687/EB Erabakia).

2015eko abenduaren 30eko Ebazpenak, Ingurumeneko sailburuordearenak, aldatu zuen Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA sozietateari emandako ingurumen-baimen integratua, paper-orea eta papera fabrikatzeko, karea fabrikatzeko, kloro dioxidoa fabrikatzeko eta kogenerazio-instalaziorako Gipuzkoako Hernaniko udal-mugartean.

2016ko otsailaren 17an Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk erantzuna eman zion martxan jartzeko eta gelditzeko aldiak zehazteari buruzko proposamen-eskaerari, 2012/249/EB Erabakia, instalazioak martxan jartzeko eta gelditzeko aldiak zehazteari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren ondorioetarako, industria-igorpenei dagokienez.

2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

Testu bategin horren 26. artikuluan dago ezarrita zer baldintza behar diren baimena berrikusteko. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion TEOen inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak bermatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusiko direla eta, beharrezkoa bada, egokitu egingo direla, baita instalazioak erreferentziazko TEO agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela ere.

2017ko urriaren 30ean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen APM/1040/2017 Agindua, urriaren 23koa, Ingurumen Erantzukizunaren urriaren 23ko 26/2007 Legearen III. eranskinean jasotako jardueretan –ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren bidez 1. eta 2. lehentasun-mailakotzat sailkatuetan– nahitaezko finantza-bermea eratzea noiztik eska daitekeen ezartzen duena, eta aipatutako agindu horren eranskina aldatzen duena.

2017ko azaroaren 10eko Ebazpenak, Ingurumeneko sailburuordearenak, aldatu zuen Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA sozietateari emandako ingurumen-baimen integratua, paper-orea eta papera fabrikatzeko, karea fabrikatzeko, kloro dioxidoa fabrikatzeko eta kogenerazio-instalaziorako Gipuzkoako Hernaniko udal-mugartean.

2018ko urtarrilaren 15ean, Ingurumen-organoak, baimena berrikuste aldera, honako hauek igortzeko eskatu zion Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAri: instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko alderaketa bat eta instalazioaren isurketei buruzko bestelako dokumentuak.

2018ko urtarrilaren 31n, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen.

Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen 2018ko otsailaren 22ko ebazpenaren bidez, erabaki zen Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAren ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena jendaurrean jartzea, 30 egun balioduneko epean, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2018ko martxoaren 5ean.

815/2013 Errege Dekretuak, urriaren 18koak, 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 2018ko martxoaren 19an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zion Urari.

815/2013 Errege Dekretuak, Urriaren 18koak, 16. artikuluan xedatua aplikatuz, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Hernaniko Udalari eta Osasun Sailari 2018ko apirilaren 26an.

2018ko maiatzaren 16an eta 2018ko ekainaren 20an, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Ura-Uraren Euskal Agentziak txosten bana helarazi zuten, eta espedientean jaso da txosten horien emaitza.

Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspenari dagokion jendaurreko informazioaren izapidea amaituta, ez dela alegaziorik aurkeztu ikusi da.

Kontuan izanik ingurumen-organo honek duela Ebazpen hau emateko eskumena, xedapen hauetan ezarritakoaren arabera: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoa, eta 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Ikusi dira xedapen hauek: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Igorpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; eta, oro har, aplikatzekoak diren gainerako arauak,

Lehenengoa.– Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAri emandako ingurumen-baimen integratua berrikustea, eta baimenaren baldintzak orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioen dokumentura egokitzea.

Bigarrena.– Aldatzea Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAri paper-orea eta papera fabrikatzeko, karea fabrikatzeko, kloro dioxidoa fabrikatzeko eta kogenerazio-instalaziorako emandako ingurumen-baimen integratua, 2008ko maiatzaren 20ko Ebazpenaren bidez eman zitzaiona; ondorioz, 2008ko apirilaren 20ko Ebazpen horren Bigarren eta Hirugarren apartatuak honela idatzita geratzen dira:

«Bigarrena.– Helbide soziala Gipuzkoako Hernani udalerriko Zikuñaga auzoa z/g-n duen eta IFK: A-20003216 zenbakia duen Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresari paper-orea eta papera fabrikatzeko, karea fabrikatzeko, kloro dioxidoa fabrikatzeko eta kogenerazio-instalaziorako jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua ematea, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresak sustatuta Hernaniko udalerrian, eta Ebazpen honen Hirugarren apartatuan zehaztutako baldintzak jarraituz.

1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 1. eranskinean jasotzen duen da, hain zuzen ere ondorengo kategoria hauetan: 6.1.a kategorian, "zuretik edo bestelako zuntz-materiatik abiatuta paper-orea fabrikatzeko gaitasuna duten industria-instalazioak"; 6.1.b. kategorian, "Eguneko 20 tona paper eta kartoi baino gehiago fabrikatzeko gaitasuna duten industria-instalazioak"; 1.1.b kategorian "Errekuntzako 50 MW baino potentzia termiko handiagoa duten errekuntza-instalazioak (kogenerazio-instalazioak, galdarak, labeak, lurrun-sorgailuak edo industria baten bestelako errekuntzarako hornikuntza edo instalazioa, honakoa jarduera nagusia izan edo ez)"; 3.1.b. kategorian, "eguneko 50 tona baino gehiago produzitzeko gaitasuna duten karegintzako instalazioak", eta 4.2.a "Produktu kimiko ez-organikoak, gasak eta, bereziki, amoniakoa, kloroa edo hidrogeno kloruroa, karbono oxidoak, sufrearen konposakinak, nitrogeno oxidoak, hidrogenoa, sufre dioxidoa, karbonilo dikloruroa fabrikatzeko instalazioak".

Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresan bi produkzio-prozesu bereizten dira:

Kraft-ore zurituaren fabrikazioa, honako pauso hauek osatzen dutena:

– Zuraren harrera: paper-orea fabrikatzeko erabiliko den zura jada azala kenduta eta zatituta heltzen da, eta zur-parkean jasotzen da.

– Ezpalkatzea: zura ezpalkatu egiten da, prozesatzeko era egokian (txip-etan) egon dadin lehengaia. Ezpalak biltegiratze-siloetara eramaten dituzte redler-en bitartez, eta han, prozesuaren hurrengo etaparako prest geratzen dira.

– Egosketa: egoste jarraituko digestore batera eramaten dituzte ezpalak, sailkatzeko prozesu batetik igaro ondoren. Bertan, likore zuriarekin (soda, sodio sulfuroa) nahasten dira; horri esker, egosketa bitartez, sartutako materiala, papera egiteko prest egongo den ore-zuntz bihur daiteke. Prozesu horretako produktuak bi dira: alde batetik, silo batean gordeko den ore gordina; eta lurruntze-fasera pasatuko den likore beltza.

– Zuriketa: aurreko etapan lortutako ore gordina hainbat zuritze-fasetatik igarotzen da. Etapa bakoitza nahasgailu batean gauzatzen da. Bertan, ore gordinari erreaktiboa gehitzen zaio, erreaktore batean erreakzioa gertatzen da eta oreari soberan geratutako erreaktiboa kentzen zaion garbitze-fasea gertatzen da. Etapa horretan erabiltzen diren gaiak dira: oxigeno likidoa, hidrogeno-peroxidoa eta kloro dioxidoa eta soda. Etapa horretako produktua ore zuria da; ore hori silo batera eramaten da paper-atalekoek erabil dezaten.

– Lurrunketa: egoste-prozesuan sortutako likore beltza materia organiko eta ez-organikoz osatuta dago. Materia organikoa erregarria denez, berreskuratze-galdaran erretzeko aprobetxatzen da. Horretarako, lehendabizi, lurruntze-plantatik igarotzen da solidoen kontzentrazioa handitzeko. Planta hori hutseko bero-trukagailuek osatzen dute, eta bertan likore beltzaren eduki solidoa % 15etik % 75era igoarazten da.

– Berreskuratze-galdara: likore beltz kontzentratua berotu eta galdarako erregailura ponpatzen da. Gai organikoa erre egiten da lurrun gainberotua sortuz; eta ez-organikoa urtu egiten da likore berde (CO3Na2 + SNa2) bihurtuz. Lurrun gainberotua energia elektrikoa sortzeko erabiltzen da.

– Kaustifikazioa: galdaran sortutako likore berdea erabiltzen da planta horretan eta karearekin tratatzen da. Prozesu horretan likore zuria (egosteko erabiltzen dena) eta kare-laberako erabiltzen den karbonato kaltzikoko lohia sortzen dira.

– Kare-labea: kaustifikazio bidez sortutako lohia lehortu eta garbitu egiten da. Ondoren, erregai osagarri gisa gas naturala erabiltzen duen labe batean erretzen da. Beranduago kaustifikazioan berriz erabiliko den karea sortzen da bertan.

– Kloro dioxidoa sortzeko planta: gasezko kloro dioxidoa sortzen du azido sulfuriko, klorato sodiko eta metanolaren erreakzioaren bidez. Sortutako gas hori xurgatze-dorre batean xurgatzen da, kloro dioxido litro bakoitzeko 7 g-ko kontzentrazioarekin ur-disoluzioa osatzeko. Disoluzio hori zuritze-plantara eramaten da.

Papergintza: prozesu horren gai nagusia aurreko prozesuan fabrikatutako orea da, eta batzuetan, enpresatik kanpo fabrikatutako orearekin osatzen da. Prozesu horretan eman beharreko pausoak ondorengo hauek dira:

– Paper-makinetako prozesaketa: prestatu ondoren, orea paper-makinetara (PM1, PM3 eta PM4) eramaten da, eta bertan, batez ere lehortze eta bobinatzeko prozesu bidez, papera produzitzen da azkenean. Lan horretan hainbat gehigarri kontsumitzen dira; gehigarri horiei esker nahi ditugun ezaugarri fisiko/kimikoak eransten dizkiogu paperari.

– Manipulazioa eta akabera: bobina-formarekin fabrikatutako papera moztu egiten da bobina txikiagoak eta maneiagarriagoak lortzeko, bezeroak eskatzen duenera egokituz. Halaber, paketetan jarri, egokitu eta paletetan jartzen diren DIN A4 gisako formatutan eraldatzeko ere manipula daiteke.

Urtero 245.000 tona ore eta 250.000 tona paper ekoizteko gaitasuna du.

Gaur egun Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk bi kogenerazio-multzo ditu. Lehendabizikoak 12 MWeko potentzia nominala duen gas naturaleko turbina bat dauka, eta turbinako gasak berreskuratzen dituen galdara bat. Berreskuratze-galdaran sortzen den lurrunak 20 MWeko lurrun-galdara bat elikatzen du. Bigarren multzoak 49,6 MWeko potentzia elektrikoa dauka eta 41.286 kWe-ko gas-turbina bat eta 7.382 kWe-ko lurrun-turbina bat dauzka. Gainera, bada ubide baten bidez elikatutako turbina hidraulikoa ere, Urumea ibaitik hornitzen dena 200 kW-eko potentziarekin.

Halaber, beharra sortzen denerako, bada galdara lagungarri bat gas naturala erabiltzen duena eta 5,9 MWeko turbina elikatzen duena.

Ekoizpen-prozesurako erabilitako energia-baliabideak energia elektrikoa, gas naturala eta biomasa dira. Energia elektrikoa lantegiaren funtzionamendu orokorrerako erabiltzen da. Urtean 260.000 MWh kontsumitzen dira gutxi gora behera, % 100ean instalazioan bertan sortutakoak, eta soberakinak sareari saltzen zaizkio. Gas naturalaren kontsumoa, ziklo konbinatuko multzoetan ez ezik kare-labean, galdara osagarrietan, berreskuratze-galdaretan eta kondentsa ezin diren gasen galdaran ere erabiltzen da, eta urtean 1.050.000 MWh kontsumitzen dira. Biomasa (likore beltza) berreskuratze-galdaran erabiltzen da eta urtean 292.000 tonako kontsumoa du.

Ekoizpen-prozesuan kontsumitzen den ura Urumea ibaitik hartutakoa da, eta ibai horren barneko beste hiru osinetakoa; guztira 11.380.000 m3/urtean hartzeko baimenak dauzka. Hartutako ura harea bitartez iragazteko estazio batera ponpatzen da, eta ur hori tratatzeko sodio hipokloritoa erabiltzen da. Ibaiako uraren kontsumoa 6.600.000 m3-koa urtean, eta osinetako uraren kontsumoa 1.600.200 m3-koa urtean. Udal horniketa-sareko ura ere kontsumitzen da erabilera sanitariorako soilik, 8.000 m3 urtean.

Bi isurketa-puntu dauzka enpresak: bat, Añarbeko Uren Urumeako biltodira doana; hara eramaten dira ur sanitarioak, kutsatuak egon daitezkeen euri-urak eta prozesuko ur aseak (berriz erabili ezin direnak), aldez aurretik arazteko estazioan (HUAE) tratatu ondoren. Eta Urumea ibaira isurtzeko beste puntura bideratzen dira ibaitik hartutako uraren tratamenduko instalazioaren harea-iragazkiak garbitzeko erabilitako urak eta eremu garbietan jasotako euri-urak.

Fabrikarako ura arazten duten harea-iragazkietatik datorren ura Densadeg motako dekantagailu batera igortzen da; bertan, malutatu eta dekantatu egiten dute fabrikarako hornidura-ur moduan erabili aurretik.

Biltokira bideratzen diren hondakin-urentzat, 250.000 biztanlerentzako edukiera baliokidea duen araztegia dago. Bertan, oinarrizko tratamendu fisiko-kimikoa egiten da arbastatze, homogeneizazio, malutatze/koagulazio, oinarrizko dekantazio eta lohien tratamendu bidez.

Industria-uren arazketaren bigarren fase bat ere gauzatzen da arazketa biologikoaren bidez. Prozesu horretarako sei erreaktore daude, ohe mugikorreko teknologia eta lohi aktiboaren teknologia bateratzen dituztenak, eta elkarren artean gainezkabidez komunikatzen direnak. Zatikatzearen bitartez lortzen da bakterioen espezializazioa ahalik karga kutsatzaile gutxitzen joan dadin, kutsaduraren degradazio handiagoa lortuz hartara.

Instalazioak atmosferara bideratutako 11 igorpen-foku ditu guztira, eta horietatik 2 sintomarik gabeko fokuak dira. Honako ekipamendu eta instalazioenak dira foku sintomatikoak: kare-labea, 1. ziklo konbinatua, likore beltzaren berreskuratze-galdara, 2. ziklo konbinatua, kloro dioxidoa fabrikatzeko planta eta ur-arazketako sistemaren bioiragazkia.

Tratamendu-sistemen artean, plantak badu usainak murrizteko bat. Bertan, igorpen lausoetatik datozen usain txarrak sor ditzaketen gasak (gehienak merkaptanoak) biltzen dira; halaber, elektroiragazkiak ditu kare-labean eta berreskuratze-galdaran, eta gas-garbigailuak kondentsatu ezin diren gasen galdaran eta berreskuratze-galdarako disolbatzailean.

Hondakin arriskutsuak sortzen dituzten prozesuak hauek dira: kraft-ore zuritua fabrikatzea, papera fabrikatzea, kogenerazioa, bilketako urak tratatzea, eta zerbitzu orokorrak.

Ekoizpen-prozesuek 2014ko irailaren 26ko Batzordearen exekuzio-erabakian jasotako teknika erabilgarri onenak dituzte. Erabaki horren bidez ezartzen dira orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren igorpen industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (2014/687/EB Erabakia). Teknika erabilgarri onen horiek ondorengo hauek dira: digestorean zabaldutako egosketa, orearen garbiketa eraginkorra eta irazte itxia, oinarrizko klororik gabeko (ECF) zuritzea, lixiba-ihesak biltzea eta galdarara igortzea, stripping-a eta lurruntze-kondentsatuak berriz erabiltzea, lurruntze-plantaren gaitasun nahikoa eta berreskuratze-galdara, hozte-urak bildu eta berriz erabiltzea, isurketaren oinarrizko tratamendua, gas usaintsu biziak bildu eta erretzea, gas usaintsu arinak bildu eta erretzea, berreskuratze-galdaran TRS igorpenak murrizteko CO neurria eta errekuntza kontrolatzea, kare-labean TRSa kontrolatzea, berreskuratze-galdaran solidoen eduki handia duen lixiba erretzea, berreskuratze-galdaran eta kare-labean prezipitatzaile elektroestatikoak erabiltzea, paper-makinetan kudeaketa egokiaren eta birzirkulazioaren bidez ur-kontsumoa murriztea, paper-makinetan ezusteko deskargen maiztasuna eta ondorioak murrizteko neurriak, eta arriskutsuak izan daitezkeen substantzien ordez arrisku txikiagoko beste batzuk erabiltzea. Halaber, 2006ko uztaileko errekuntzako instalazio handien BREF (Reference Document on Best Available Techniques for Large Combustión Plants) dokumentuan datozen teknika erabilgarri onenak gehitzen dira. Era horretan, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren arloan indarreko araudian adierazitako ingurumena oro har babesteko helburuak bete egiten dira.

Instalazioak baditu orea, papera eta kartoia ekoizteko teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak zehazten dituen Europako Batzordearen 2014ko irailaren 26ko exekuzio-erabakian adierazitakoa betetzeko behar diren baliabide teknikoak eta antolaketakoak. Aipatutako ondorioetatik honako hauek aplikatu behar dira: TEO1, TEO2, TEO5, TEO6, TEO7, TEO8, TEO9, TEO10, TEO11, TEO12, TEO13, TEO14, TEO15, TEO16, TEO17, TEO18, TEO19, TEO20, TEO21, TEO22, TEO23, TEO24, TEO25, TEO26, TEO27, TEO30, TEO31, TEO32, TEO47, TEO48, TEO50, TEO52, TEO53.»

«Hirugarrena.– Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresak Gipuzkoako Hernani udalerrian sustatutako paper-orea eta papera fabrikatzeko, karea fabrikatzeko, kloro dioxidoa fabrikatzeko eta kogenerazioko instalazioko jarduera ustiatzeko ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea:

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunari buruz Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Papelera de Guipuzcoana de Zicuñaga, SA enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) APM/1040/2017 Aginduak, urriaren 23koak, xedatzen duenarekin bat, 2019ko urriak 30 baino lehen, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk egikarituko du finantza-berme bat darabilen jarduerak berezkoa duen ingurumen-erantzukizunari aurre egitea ahalbidetuko diona. Berme horren zenbatekoa Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk proposatuko du, 2090/2008 Errege Dekretuak, abenduaren 22koak, ezartzen duen metodologiaren arabera.

C) Sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo apartatuetan ezarritakoari jarraituz:

C.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

C.1.1.– Baldintza orokorrak.

Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAren instalazioa ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferarako igorpenek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako igorpenen muga-balioak, eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea.

Prozesuan zehar atmosferara igortzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, igorpen horien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango igorpen ez-zarratuak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko igorpenak egiteko probabilitatea murrizteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperaturaren eta konposizioaren arabera sortzen diren aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

278/2011 Dekretuak, abenduaren 27koak, Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituenak, bere 5. artikuluan adierazitako betebeharrak bete beharko dituzte instalazioaren titularrek.

Atmosferaren arloko eskumenak dituen Sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, hura abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla eta.

C.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk paper-orea eta papera fabrikatzeko, karea fabrikatzeko, kloro dioxidoa fabrikatzeko eta kogenerazio-instalaziorako duen lantegiak honako foku zarratu hauek ditu 100/2011 Errege Dekretuak, urtarrilaren 28koak, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duenak eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituenak, bere katalogoan bildutako 04 06 02 01 jardueraren baitan:

(Ikus .PDF)

Foku ez-sistematiko horietariko bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi horietako bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, igorpenen iraupena orokorrean hartuta instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa balitz, igorpen-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

Urte jakin batean foku sistematiko batek foku ez-sistematiko bezala funtzionatzen badu, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan. Ondorengo urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek ez badute bere horretan jarraitzen. Ingurumena zaintzekoen artean dagokion programan justifikatu beharko da inguruabar hori.

C.1.3.– Igorpenen muga-balioak.

Igorpen atmosferikoek igorpenen muga-balio hauek ez gainditzeko moduan ustiatuko da lantegia:

1., 5., 6. eta 14. fokuak:

(Ikus .PDF)

Baldintza hauek aintzat hartuz zehazten dira balio horiek: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

– Neurketa % 6 O2-rekin.

Igorpen-balioak betetzen diren ebaluatzeko, 278/2011 Dekretuak, abenduaren 28koak, 9. artikuluan ezartzen duena beteko da. Ikusiko balitz igorpenen muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

8. fokua:

(Ikus .PDF)

Igorpenen muga-balioak ondorengo baldintza hauek aintzat hartuz zehazten dira: 273,15 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta hondakin-gasek daramaten ur-lurruna aurretiaz zuzenduz eta O2-ren ehuneko normalizatua % 15ekoa dela.

Igorpenen neurketa- eta ebaluazio-baldintzak aipatu 815/2013 Errege Dekretuak, urriaren 18koak, xedatutakoari egokituko zaizkio.

– Karga % 70 baino gehiagokoa denean soilik aplikatuko dira 8. fokuaren taulan ageri diren NOx eta COren igorpenen muga-balioak (IMB).

– Aurretik aipatutako igorpenen muga-balioak errespetatu egiten direla ebatziko da kasu hauetan:

1.– Neurketa jarraituen kasuan:

a) Hilabeteko batez besteko ezein zenbateko baliozkotuk ez baditu igorpenen muga-balioak gainditzen.

b) Eguneko batez besteko ezein zenbateko baliozkotuk ez badu ezarritako igorpenen muga-balio egokien % 110 gainditzen eta,

c) Baliozkotutako batez besteko urteko zenbateko guztien % 95ek ez badu ezarritako igorpenen muga-balio egokien % 200 gainditzen.

Igorpenen batez besteko balioak zenbatesteko, ez dira aintzat hartuko martxan jartzeko eta geldiarazteko uneetan neurtutako zenbatekoak.

2. ziklo konbinaturako (8. fokua), energia elektrikoa sortzea izango da geldi edo abian dagoela erabakiarazten duen parametroa. Kasu horretan, 17 MWh izango litzateke muga, hau da, potentzia elektriko nominalaren % 34.

Likore beltzaren berreskuratze-galdararako (6. fokua), laguntzako erregai gehigarririk gabe lurruna sortzea izango litzateke geldi edo abian dagoela zehazten duen parametroa. 15 kg/s-ko lurrun-sorkuntza, likore beltzarekin soilik eta erregai lagungarririk erre gabe, izango litzateke galdararen gutxieneko karga produkzio egonkorrarekin.

Edozein neurketaren % 95eko konfiantza-tarteko balioek, eguneko igorpenen muga-balioetarako, ez dituzte igorpenen muga-balio hauen ehunekoak gainditu beharko: karbono monoxidoan, % 10; sufre dioxidoan, % 20; nitrogeno oxidoetan, % 20; eta partikuletan, % 30.

Neurtutako orduko batez besteko balio baliodunetatik abiatuta zehaztuko dira baliozkotutako orduko eta eguneko batez besteko zenbatekoak, aurreko puntuan zehaztutako konfiantza-tartearen balioa kendu eta gero.

Neurtzeko sistema automatikoa gaizki dabilelako edo mantentze-lanengatik orduko batez besteko hiru balio baino gehiago baliogabeak baldin badira, egun horiek baliorik gabe utziko dira. Arrazoi horiek direla-eta urtean hamar egun baino gehiago baliogabetzen badira, neurtzeko sistema jarraituaren fidagarritasuna hobetzeko beharrezkoak diren neurriak hartu beharko ditu Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk.

Neurketa-ekipoen mantentze-lanetakoak, matxuretakoak edo funtzionamendu okerrekoak erregistro-denbora ez-baliozkotzat jotzen dira.

2.– Neurketa etenen kasuan:

Neurtu diren balioak gordintzat hartuko dira, eta ondoren zehazten den konfiantza-tartearen zenbatekoa kenduko zaie.

Igorpenen gehienezko balioetan zehaztutako % 95eko konfiantza-tartearen balioak ezingo ditu ondorengo igorpenen muga-balioen ehunekoak gainditu: Karbono monoxidoa, % 10; sufre dioxidoa eta nitrogeno oxidoak, % 20; partikulak, % 30.

Aurretik zehaztutako igorpenen muga-balioak errespetatu egiten direla ebatziko da, horrela zuzendutako hiru neurketetako batek ere ez baditu igorpenen muga-balioak gainditzen.

C.1.4.– Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.

278/2011 Dekretuak, abenduaren 27koak, Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituenak, bere 5. artikuluan adierazitako betebeharrak bete beharko dituzte instalazioaren titularrek.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximinien gailurrak ez dira egongo Hirugarren apartatuko C.1.1.2 azpiapartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Atmosferaren arloko eskumenak dituen Sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, hura abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako neurketa-kontrol bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla eta.

Igorpen lausoak murrizteko, gas usaintsuak tratatzeko sistema izango dute. Sistema honek kolektore-sistema baten bidez bildutako merkaptanoen igorpen lausoak tratatzen ditu, haien tratamendu-puntuetaraino eramanez. Gas usaintsu arinak eta disolving-tankean sortutako flasha berreskuratze-galdara batera bidaltzen dira, eta hirugarren aldiko erreketa-aire gisa sarrarazten dira; eta gas usaintsu biziak eta strippingeko gasak berreskuratze-galdaran sarrarazten dira bigarren aldiko erreketa-airearekin batera.

C.1.5.– Usainei buruzko baldintzak.

Zelulosa-prozesuaren eraldaketa burutu denean, hasierako instalazioaren usain-igorpenaren zenbatespen bat egin beharko da. Ikerketa olfatometriko hori egiteko, irizpide hauek jarraitu beharko dira:

– Sorburu zehaztuak eta zehaztugabeak identifikatu egin beharko dira, eta haien usain-igorpenak karakterizatu egin beharko dira.

– Usain-sorburu bakoitzean, usainaren kontzentrazioa, usain-igorpenaren abiadura eta usainaren emaria zehaztu beharko dira.

– Laginketa, usainaren kontzentrazioaren, hedatzeko abiaduraren eta emariaren zehaztapena UNE-EN 13725:2004 "Airearen kalitatea. Usainaren kontzentrazioa olfatometria dinamikoaren bitartez zehaztea" arauaren arabera egingo dira.

– Usain-sorburu bakoitzean hiru lagin hartuko dira gutxienez.

– UNE-EN 13725:2004 arauaren araberako ziurtagiria duten erakundeek zehaztuko dituzte instalazioko usain-igorpenak.

3.– Emisioekin zerikusia usainen inpaktua ebaluatzeko, aipatutako ikerketa olfatometrikoa osatzeko usainen hedapenaren modelizazioa ere egin beharko da.

Modelizazio hori egitean eta horren emaitzak eta ondorioak aurkeztean, Ingurumen Sailburuordetzak argitaratu duen Dispertsio-ereduak egiteko jardunbide egokien Gidan ezarritakoari jarraitu beharko zaio. Emaitzak bidaltzeko, Ebazpen honetako D.5 "Emaitzak kontrolatzea eta bidaltzea apartatuan ezarritako baldintzak beteko dira".

Hala badagokio, eskumena duen organoak egoki iritzitako prozesuen igorpenak hartzeko eta arazteko eskatu ahal izango dio instalazioaren titularrari.

C.2.– Isurketak egiteko baldintzak.

C.2.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

Isurpena sortzen duen jarduera mota nagusia: Orearen eta paperaren fabrikazioa.

Jarduera taldea: Paper-orearen eta paperaren industria.

Mota-Taldea-EJSN: 2-14-1711 eta 2-14-1712.

(Ikus .PDF)

C.2.2. Gehienez isur daitezkeen emariak eta bolumenak.

– 1. isuria:

(Ikus .PDF)

– 2. isuria:

(Ikus .PDF)

C.2.3.– Isurketen muga-balioak.

1. isuria: Industria-urak, ur sanitarioak eta kutsatuak egon daitezkeen euri-urak:

Ondorengo zerrendan ageri dira isurketen kutsaduraren parametroen ezaugarri nagusiak, haietako bakoitzarentzat ezarritako muga-balioekin:

(Ikus .PDF)

Isurketa-tarte horiek zehazterakoan ez dira aintzat hartuko normalak ez diren jarduketa-baldintzetan egindako neurketen datuak, demagun, ihesak, aurreikusi ezinezko matxurak, produkzioaren geldialdiak eta abialdiak, e.a.

Gertakari "anomalo" horiek ahalik gehien minimizatzeko neurriak hartuko dira, eta Isurien Zaintza eta Kontroleko Planean beren-beregi jaso beharko dira, haien analisi-datuak erantsiz, isuriaren mugen betearazpenerako aintzat hartzen ez badira ere.

Muga horiek berrikusgarriak izan daitezke TEOen aplikazioz erdiesten diren eta ezarri diren neurrien eta aldaketen emaitzak kontuan izanda.

2. isuria: Ekarpeneko uren tratamendu-instalazioetako harea-iragazkiak garbitzen erabilitako urak:

(Ikus .PDF)

Gainera, orea, papera eta kartoia ekoizteko TEO-teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak zehazten dituen Europako Batzordearen 2014ko irailaren 26ko exekuzio-erabakian adierazitakoari jarraituz, honako urteko neurri hauek bete beharko ditu:

Kraft-orea fabrikatzeko prozesuko hondakin-uren emariak, urteko batez bestekotan adierazita, 50 m3/ADt baino txikiagoa izan beharko du.

(Ikus .PDF)

Salbuespenez, aldian-aldiko edo salbuespenezko jazoerak direnean eta behar bezala egiaztatuta, ibaian solidoen karga asko handitzen den abaguneetan, uholdeak direlako, obratan ari direlako edo ibaian gora arazoren bat izan delako, isurketa-mugak gainditu ahalko dira, baldin eta isurketaren parametroen kontzentrazioak ez baditu gainditzen ibaitik ura hartzeko puntuko parametroen kontzentrazioak, eta kasu horretan aurkeztu beharko dira, isurketaren analisiez gain, ibaiaren analisiak ura hartzeko puntuan.

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili bi isurketa horien muga-balioak erdiesteko.

Ez da baimentzen isurpenetan 817/2015 Errege Dekretuko IV. edo V. eranskinetan jasotako substantzia arriskutsuen kuantifikazio analitikoko mugatik gorako kontzentraziorik izatea; kontzentrazioak parametro bakoitzerako zehaztutako IKAren % 30etik beherakoa izan behar du, hain zuzen.

Isuriek hondakin-ur mota bakoitzak berezkoak dituen kutsadura-parametroak eduki ahal izango dituzte kontzentrazio batzuetan zeinak ez baitira ingurune hartzailearen ingurumen-kalitateko arauak ez betetzeko arrazoi izango, arau horiek parametro guztietarako bete beharko dira eta. Bestela, titularra behartuta egongo da arazketa-instalazioak osatzera, isurketa ez dadin arau horiek ez betetzearen kausa izan.

Gainera, 2008/105/EB zuzentarauaren I. eranskinaren arabera, lehentasunezko substantzia eta beste kutsatzaile batzuen kasuan eta, 60/2011 Errege Dekretuaren II. eranskinaren arabera, lehentasunezko substantzien kasuan, IKA-Ingurumen Kalitaterako Arauak bete beharko dira.

Parametro horiek eta dagozkien mugak berrikusi egin litezke, ondorengo zio hauek direla eta: ingurune hartzailearen kalitate-helburuen ezarpena; efluenteak asimilatzeko inguruneak duen gaitasunagatik eta ingurunea berreskuratzeko planengatik. Horretaz gain, alda litezke, baita ere, nabarmenki handitzen badira kutsatzaile horien kontzentrazioak Zaintza Planeko Ur Hartzaileen Kontrolean edo "EAEko igarobideko edo kostaldeko uren egoera ekologikoaren jarraipeneko" sare ofizialaren datuetan.

Nolanahi ere, isurketek ez dute izan behar ingurune hartzailearen ingurumeneko kalitate-arauak eta ingurumen-helburuak ez betetzearen kausa. Titularra behartuta egongo da, behar izanez gero, arazketa-instalazioak osatzera, isurketa ez dadin izan arau eta helburu horiek ez betetzearen kausa.

Isurketan uren kalitateari buruzko araudian (606/2003 Errege Dekretuak, maiatzaren 23koak, bere hirugarren xedapen gehigarrian) araututako gai arriskutsuak dauden ala ez dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guzti-guztiak adierazi beharko dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.

Titularra den entitateak ezaguera duenean, analisien emaitza eskuratu ondoren nahiz bestelako jakinbide batzuetatik, ezarrita dauden muga-balioetako batzuk % 100ean baino gehiagoan gainditu direla, jakinarazi egin beharko dio egitatea Uraren Euskal Agentziaren Ekialdeko Kantaurialdeko Arroetako Bulegoari.

Horren osagarri, hilero igorri beharko da, analisiak bidaltzearekin batera, gorabeheren adierazpen bat, efluenteak ezaugarri baimenduekiko izan ditzakeen desbiderapenen ingurukoa, horien kausekin eta zuzentzeko hartutako neurriekin.

Gainera, egin beharreko analisiak egingo dira isuri ahal izateko beharrezkoa den kalitatea ziurtatu arte.

C.2.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Arazte-instalazioek edo hondakin-uren zuzenketa-neurriek jarduera hauek izango dituzte, funtsean:

1. isuria: Lantegiko isurketa orokorra (industriako urak, ur sanitarioak eta kutsatuta egon daitezkeen euri-urak).

1.– Araztegi fisiko-kimikoa dago sorburuan arbastatze, homogeneizazio, malutatze-koagulazio, oinarrizko dekantazio eta loditze eta deshidratazio bitartezko lohien tratamenduarekin. Bi ekualizazio-depositu ditu sorburuan, guztira 4.500 m3-ko edukiera dutenak.

2.– Prozesu biologiko mistoko tratamendu-lantegia MBBR-euskarri mugikorrari erantsitako biomasarekin eta esekitako biomasarekin (Lohi Aktiboak). Bi MBBR erreaktore daude sorburuan y eta lohi aktiboen lau erreaktore guztira 9.000 m3-ko edukiera eta lohien birzirkulazioa dutenak.

Solidoen aldebanaketa eta loditzea, bakoitzak 1.000 m3-ko tratamendu-edukiera duten bi flotagailutan egiten da.

Lohi-soberakinei, biltegiratu eta digestio aerobikoa egiten zaie 950 m3-ko depositu batean, eta mekanikoki deshidratatzen dira Edergarden motako prentsa batean eta zentrifugagailu batean.

Prozesua elikatzeko urea eta azido fosforikoa dosifikatzeko aukera badago.

Instalazioa osatzen da usain-tratamenduarekin araztegiko hiru gune ezberdinetan, bi BTF-bioiragazki perkoladoreren eta ikatz aktibozko dorre baten bidez.

Lantegiaren kontrola egikaritzen da lantegi fisiko-kimikoaren eta biologikoaren sistema banatu integratu baten bidez.

2. isuria:

Fabrikarako ura arazten duten harea-iragazkietatik datorren ura Densadeg motako dekantagailu batera igortzen da, eta han malutatu eta dekantatu egiten da.

Dekantagailuaren irteeran tratatutako urak fabrikarako jariatze-uren sarreraraino eramaten dira produkzioan erabiltzeko. Eurite-garaietan eta abarretan uhertasuna handitzen denean, ur horiek ibaibidera desbidera daitezke, C.1.2.3 apartatuan zehaztutako mugak betez. Desbideratze hori bi balbula automatikoko joko baten bitartez zertuko da, turbidimetro baten seinalearekin duten loturak eraginda.

Dekantagailuko lohiak industria-araztegian tratatzeko igorriko dira.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan, isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio aurretik, eta behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatu egingo du.

Aurkeztutako agirien arabera, isuriak kontrolatzeko kutxatila bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako, eta isurien lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango ditu kutxatila horrek. Administrazioak egoki deritzonean ikuskatzeko sarbide zuzena duen lekuan kokatuko dira kutxatilak.

Kasu horretan, efluentea kontrolatzeko honako elementu hauek eduki beharko dira ezinbestez:

– 1. isurirako: – Emari-neurgailua, pH-neurgailua, konduktibimetroa eta neurketaren adierazle lokalak eta datuen biltegiratze digitalizatua duen turbidimetroa. Lagin-hargailu automatikoa edukiko du, eguneroko lagin bateratuak hartzeko.

– 2. isurirako: Turbidimetroa dekantagailuaren irteeran.

C.2.5.– Isurien Kontrol-kanona.

a) Itsas-lehorreko jabari publikora isurketa (PV1):

22/1998 Legeak, uztailaren 28koak, Kostaldeei buruzkoak, bere 85. artikuluan agintzen duenez, karga kutsatzailearen araberako kanonarekin kargatuko dira lehorretik itsasora isurtzen diren hondakin-urak.

2014ko martxoaren 13an sartu zen indarrean 459/2013 Dekretua, abenduaren 10ekoa, lehorretik itsasora egiten diren isurketei buruzkoa; dekretu horretan arautzen da, hain zuzen ere, 22/1998 Legean aurreikusitako kanon hori. Arau horren arabera, kanona osoki bideratuko da, batetik, lurretik itsasorako isurketek eragindako kutsadura gutxitzeko jarduerak finantzatzera, eta, bestetik, euskal kostaldeari dagozkion Estatuaren jurisdikziopeko uretan ezarritako ingurumen-helburuak lortzera.

Isurketa-kanonaren zenbatekoa isurketaren karga kutsatzailearen araberakoa izango da, kutsadura-unitatetan adierazita: unitate bakoitzeko 3.000,00 euro. Karga kutsatzailea kalkulatzeko, isuriaren urteko bolumena faktore hauen arabera ezarritako koefiziente batez biderkatuko da: isuriaren kutsadura-maila, isuriak dituen substantzia arriskutsuak eta isurketan erabilitako eroanbide motaren ezaugarriak. Hori guztia 459/203 Dekretuak, abenduaren 10ekoak, lehorretik itsasora egiten diren isurketei buruzkoak, 17. eta 18. artikuluetan xedatzen duenarekin bat etorriz.

Isurketaren kanona = C x Puc.

C = K x B.

K = K1 x K2 x K3.

Non:

C = karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta.

Puc = kutsadura-unitatearen balioa.

K = kanonaren koefizientea 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

K1 = karga kutsatzaileari lotutako koefizientea.

K2 = eroapen motak zehaztutako koefizientea.

K3 = Substantzia arriskutsuak dituzten isurketei aplikatzeko koefizientea.

V = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urtean).

(Ikus .PDF)

Isuriaren kanona = 8,194320 x 10-6 x 7.000.000 x 3.000 = 172.080,72 euro/urtean.

Isuriaren titularrak 459/2013 Dekretuak 16. artikuluan xedatutako Isurketaren Jarraipenerako Aukerako Protokoloa jarraitu nahi badu, isuriaren K eta V balioak aplikatuko dira urteko isuriaren kanona kalkulatzeko.

Aipatutako Dekretu horren 20. artikuluan ezarritakoaren arabera, kanonaren ezarpen-aldia urte naturala izango da. Urteko zenbatekoa ebazpen honetan ezarrita gelditu da, eta ez da aldatuko isurketa baimentzeko baldintzak edo kalkuluan parte hartzen duten faktoreren bat aldatzen ez den bitartean.

Hala eta guztiz ere, aipatutako Dekretuak 20.2 artikuluan jartzen duena aintzat hartuta, kanona urte natural osoagatik likidatuko da, isurketa-baimena edo haren aldaketa, etena edo baliogabetzea onartzen den ekitaldian edota Jarraipenerako Aukerako Protokoloa onartzen den ekitaldian izan ezik. Kasu horretan, urte osoa kontuan hartuta, baimena indarrean dagoen egun kopuruarekiko proportzionalki kalkulatuko da kanona.

196/1997 Dekretuak, Abuztuaren 29koak, II. kapituluan xedatutako prozeduraren arabera, ebazpen honen bidez jakinarazten zaio titularrari isurketa baimentzeko baldintzak zein diren, Isurketa Kontrolaren Kanonaren behin betiko likidazioa barne; eta jakinarazten zaio, orobat, likidazioa ez dela urtero esanbidez adieraziko; aitzitik, aurreko urteari dagokion tasa bidaliko da eta han zehaztuko da zenbat, noiz, non eta nola ordaindu behar den.

b) Itsas-lehorreko jabari publikoko isurketa (PV2):

Uraren Legearen testu bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduko (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, honako hau da isurketen kontrol-kanonari dagokion zenbatekoa:

(IKK): Isurien Kontrol Kanona= V x Pu.

Pu = Pb x Cm.

Cm = C2 x C3 x C4.

Non:

V = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urtean).

Pu = Isurketa kontrolatzeko prezio unitarioa.

Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko, isuriaren izaeraren arabera.

Cm = Isurketaren maiorazio edo minorazioko koefizientea.

C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

C3 = Isurketaren poluzio-mailaren araberako koefizientea.

C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

(Ikus .PDF)

Cm = 1,00 x 0,5 x 1,25 = 0,625.

Pu = 0,04207 x 0,625 = 0,026294 euro/m3.

Isurien kontrol Kanona = 0,026294 x 100.000 = 2.629,40 euro/urtean

Uraren Legearen 113.4 artikuluak xedatzen duenez, isurketen kontrol kanonaren zergaldia urte natural bakoitzarekin dator bat. Urteko zenbatekoa ebazpen honetan ezarrita gelditu da, eta ez da aldatuko isurketa baimentzeko baldintzak edo kalkuluan parte hartzen duten faktoreren bat aldatzen ez den bitartean.

Hori dela eta, urtero bidaliko zaio titularrari aurreko ekitaldiari dagokion tasa, lehen ezarritako zenbateko eta guzti, baldin eta ez badira kitatutako aldian oinarrizko prezio eguneratuak aplikatu behar aurrekoen ordez –BOEn argitaratutakoak–. Tasa horretan, kitatu den isurketa-kanonaren (IKK) zenbatekoa, epea, lekua eta ordaintzeko modua adieraziko dira.

Nolanahi ere, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 294.2 eta 294.3 artikuluetan aurreikusitako kasuetan, dena delako urteko ekitaldiko IKKren likidazioa dagokion ebazpenean zehaztuko da, baimena indarrean egondako egun kopuruaren arabera, urteko egun kopuru osoarekin alderatuta.

Isurien kontrol-kanona Autonomia Erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-obrak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko independentea izango da (TRLA 113.7 artikulua).

C.3.– Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira 22/2011 Legeak, uztailaren 28koak, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoak, eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta erabilera egokiena zehazteko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, hartarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, lehentasunez instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei men eginez.

Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarritu egingo dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatuari jarraikiz, eta 49/2009 Dekretuak, otsailaren 24koak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, kontuan hartuz jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, bere 10. artikuluan (4.d atalean) ezarritakoa ezertan galarazi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isurketak edo lixibatuak sor baditzakete, bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu egin beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituena). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

Hondakinak desagertu edo galduko balira edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko zaio gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzari eta Hernaniko Udalari.

Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, 180/2015 Errege Dekretua, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duena, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, 22/2011 Legeak, uztailaren 28koak, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoak, 25.2 artikuluan dioenaren arabera.

Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, 22/2011 Legeak, uztailaren 28koak, 25. artikuluan aurreikusitako eta 180/2015 Errege Dekretuak, matxoaren 13koak, 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari arrazoitutako erabakia.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.

C.3.1.– Hondakin Arriskutsuak.

Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak:

(Ikus .PDF)

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da, eta horiei buruzko informazioa baimena izapidetzean jasotzen da. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020rako Ingurumeneko Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, lagatze- edo ezabatze-kodeak baliozkotzeko eskatzen bada lehen berreskurapena edo balidazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onarpen-agirietan.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

d) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldekoak) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak 21/2015 Dekretuak, martxoaren 3koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Sanitarioen Kudeaketari buruzkoak, eta hura garatzeko ondorengo araudietan ezarritakoak izango dira.

e) Hondakin arriskutsuek ezin izango dute 6 hilabete baino gehiago biltegiratuta egon. Salbuespenetan, ingurumen-organoak aldatu ahalko du epe hori, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehendabizikoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da; agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.

h) Egiaztatu egin beharko da ezen baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak konplitzen dituela halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutakoak.

i) Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk, 679/2006 Errege Dekretuak, ekainaren 2koak, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenak, xedatzen duenari jarraikiz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

j) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– 110/2015 Errege Dekretuak, otsailaren 20koak, Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzkoak, xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek bete beharko dute 106/2008 Errege Dekretuak, otsailaren 1ekoak, pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoak, xedatzen duena. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta Toki Erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

k) Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresak poliklorobifeniloak dituzten edo izan ditzaketen gailuak dituen bitartean, nahitaez bete behar ditu 1378/1999 Errege Dekretuak, abuztuaren 27koak, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituenak, eta hura aldatzen duen 228/2006 Errege Dekretuak, otsailaren 24koak, adierazitako baldintzak.

l) 1005/2009 EE Erregelamenduan, 2009ko irailaren 16an, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarenean, ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresak era horretako substantziarik balu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.m) Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, erabilera eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

n) Erregistro bat eramango da, eta bertan adieraziko dira kantitatea, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak.

o) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina mota horretako hondakin ahalik eta gutxien sortzea baita, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat egin eta aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, 22/2011 Legeak, uztailaren 28koak, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoak, 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatutako legea garatzen duen araudiak ez badu Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

p) Baldin eta Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA 11/1997 Legeak, apirilaren 24koak, Ontzikiei eta Ontzikien Hondakinei buruzkoaren lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontziki baten azken jabea bada, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA bera izango da ontziki-hondakin edo ontziki erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

q) 183/2012 Dekretuak, irailaren 25ekoak, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzekoak, xedatzen duenari jarraituz, Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira f) eta g) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta m), n) eta o) letretan aipatutakoak, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

r) Amiantoa duten hondakinak atzemanez gero, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk 108/1991 Errege Dekretuak, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoak, bere 3. artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira, dekretu horren bidez ezarri baitziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

C.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak aitortutako hondakin arriskugabeak honako hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) Hirugarren apartatuan, B.1.3 azpiapartatuan, bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatzen denari jarraituz, hiriko hondakinekin bateratu daitezkeen hondakinek eta Bide-garbiketako hondakinak izeneko hondakinek ezingo dute izan baloriza daitekeen hondakin-frakziorik. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkidegoan baloriza daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.

b) Erabilitako ontzikiak eta ontzikien hondakinak materialen arabera egoki bereizita entregatu beharko zaizkio agente ekonomiko (hornitzaile) bati, berrerabiliak izan daitezen, ontziki erabilien kasuan; edota berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati, ontzikien hondakinen kasuan.

c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki; hondakinen azken helmuga balorizatzea denean, berriz, 2 urtez gorde ahal izango dira.

d) Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk onarpen-agiriak edo agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak badira, erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu hiru urtez gutxienez.

e) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharko da; 49/2009 Dekretuak, otsailaren 24koak, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoak, ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa.

f) Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, 22/2011 Legeak, uztailaren 28koak, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoak, 25.2 artikuluan xedatzen duenaren arabera.

g) Baldin eta Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA, 11/1997 Legeak, apirilaren 24koak, Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzkoak, lehen xedapen gehigarrian ebazten duenari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontziki baten azken jabea bada, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

h) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion ingurumena zaintzeko programa –dagokion urtekoa– bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

i) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, atal honetako d), e) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta f) letran aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

C.4.– Ontziak merkaturatzea.

Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontziki horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzikien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

Era berean, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du derrigor (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk aipatutako betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, 11/1997 Legeak, apirilaren 24koak, industria- edota merkataritza-ontziak merkaturatzeko Ontzi eta Ontzi Hondakinei buruzkoak, lehen xedapen gehigarrian ebatzitakoari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

Baldin eta Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresak, urte natural batean zehar, merkaturatzen baditu ontziratutako produktuak edo, kasuan kasu, hondakinak sor ditzaketen industria- edo merkataritza-ontziak, hain justu ere ondoren zehaztu kantitateetan baino handiagoetan:

– 250 tona, beira bada bakarrik.

– 50 tona, altzairua bada bakarrik.

– 30 tona, aluminioa bada bakarrik.

– 21 tona, plastikoa bada bakarrik.

– 16 tona, egurra bada bakarrik.

– 14 tona, kartoia edo material konposatuak soil-soilik badira.

– 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bakarka hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.

Enpresaren Prebentzio Plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.

C.5.– Lurzorua babesteari dagozkion baldintzak.

9/2005 Errege Dekretuak, urtarrilaren 14koak, eta 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoak, ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresak zola betoitua eta irazgaiztua gorde beharko du produktu kimikoak biltegiratzen diren lekuaren inguruan.

Halaber, 9/2005 Errege Dekretuan, urtarrilaren 14koan, 4/2015 Legean, ekainaren 25ekoan, eta 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan, abenduaren 16koan, xedatuta dauden eta lurzoruaren babesarekin zerikusia duten betebeharrak egikaritzeko, 2016ko azaroaren 17an ingurumen-organoak bidalitako "Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan" zirkularrean aipatzen diren instalazioei eskatzen zaien dokumentazioa entregatu beharko du sustatzaileak. Zirkular horretan, honako hau jasotzen da: lurzoruaren egoeraren aldizkako txostenaren edukia eta emateko baldintzak, lurpeko uren eta lurzoruen txostena, kontrol-agiria eta jarraipen-agiria, esteka honetan eskura daitekeena:

Http://www.euskadi.eus/informazioa/lurzoru-kutsatuen-eta-lurpeko-uren-gaineko-arauzko-eskakizunak-aplikatzea-ingurumen-baimen-integratua-behar-duten-instalazioetan/web01-a2ingkut/eu/

Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde ezagun batek egina. Dokumentu horretan jasoko dira: lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta kontroleko eta lurzoruen eta lurrazpiko uren jarraipeneko dokumentuak. Aurrerantzean ere, emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar balira, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:

1.– Instalaziorako baimenduta dagoen lur-zatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

a) 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, 25. artikuluaren 1.c) letran ebazten duenarekin bat etorriz, hondeatu beharreko materialak (lurra, obra-hondakinak, eta abar) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.

b) Hondeaketa horretan hondeatutako materialek 500 m3 gainditzen badituzte, sustatzaileak gaikako hondeaketa-plan bat aurkeztu beharko du; planak 13. artikuluan adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu egin behar du plan hori, betetzen hasi aurretik.

c) Hondeatu beharrekoa 500 m3 baino gutxiago bada, aldaketaren jakinarazpenean informazio hau eman beharko da: non dagoen kokatuta, zenbat hondeatu behar den, aurreikusitako hasiera-eguna, kontratista, jarraipenaren eta kudeaketaren ardura izango duen erakundea.

d) Aurreko kasu horietan guztietan, hondeatzen amaitutakoan, hondeatutako materialak zuzen berrerabili edo kudeatu direla ziurtatzen duen txosten bat aurkeztu beharko da ingurumen-organoan, behar bezala karakterizatu aurretik.

e) Oro har, ondorengo irizpide hauek beteko dira:

– Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, 49/2009 Dekretuak, otsailaren 24koak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori aldatu ahal izango da espero daitekeen kutsaduraren heterogeneotasunaren edo homogeneotasunaren arabera. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten den kasuetan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen handiagoa duten unitateez osatutako lagin konposatua hartu ahal izango da; eta, aldiz, afekzio heterogeneoaren kasuan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen txikiagoa duten unitateez osatutakoa.

– Soberako materialak instalazioan bertan berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoak, ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa; horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

– 4/2015 Legean, ekainaren 25ekoan xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak eta TPH direlakoetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.

– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren pareko den harrizko substratu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

2.– Baldin eta aurreikusten bada lur-mugimendua dakarren aldaketaren bat egingo dela instalazioa baimenduta dagoen lur-zatitik kanpo (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, 1. eranskinean aipatzen duen jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru-gaiei buruzko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

Era berean, 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, 22. artikuluaren 2. apartatuaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e apartatuari jarraikiz betiere.

C.6.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-tik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-tan gaindituko.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiagoko guneetako zarata-maila.

D) Ingurumena Zaintzeko Programa.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da ingurumena zaintzeko programa:

D.1.– Atmosferarako igorpenak kontrolatzea.

D.1.1.– Kanpoko kontrolak.

a) Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk igortzen dituen kutsatzaileak kontrolatu beharko ditu, ondorengo informazioaren arabera:

(Ikus .PDF)

b) Etengabe monitorizatu beharko dira presioa, tenperatura eta oxigeno-edukia, CO edukia eta kare-labearekin, 1. ziklo konbinatuarekin, berreskuratze-galdararekin eta 2. ziklo konbinatuarekin zerikusia duten ihes-gasek duten ur-lurrunaren edukia.

c) Puntu honetako a) letran aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, 212/2012 Dekretuan, urriaren 16koan, ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

d) Halaber, a) letran azaldutako isurketa-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta isurketa bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta isurketaren iraupen globala lantegiaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik beherakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori urteko ingurumena zaintzeko programan, dagokion urtekoan, justifikatu egin beharko da.

e) FE08 2. Ziklo konbinatua emisio-fokuarentzako neurketa-teknikak:

1) Atmosfera kutsatzen duten substantzien kontzentrazioak modu adierazgarrian neurtuko dira.

2) Modu jarraituan egiten diren neurketen artean, besteak beste, egon behar dute oxigeno-edukia, tenperatura, presioa eta hondar-gasek daramaten ur-lurruna. Ez da beharrezkoa izango ur-lurruna modu jarraituan neurtzea, isuriak aztertu aurretik hondar-gasaren lagina lehortzen bada.

3) Modu jarraituan egiten diren neurketen artean, besteak beste, egon behar dute oxigeno-edukia, tenperatura, presioa eta hondar-gasek daramaten ur-lurruna. Ez da beharrezkoa izango ur-lurruna modu jarraituan neurtzea, igorpenak aztertu aurretik hondar-gasaren lagina lehortzen bada.

4) Substantzia kutsatzaileen laginketa eta analisia, eta prozesuko parametroen neurketa, hala nola neurketa-sistema automatikoen kalitatearen ziurtapena eta sistema horiek kalibratzeko erreferentziazko neurketa-sistemak CEN arauen araberakoak izan beharko dute. Oraindik CEN araurik izango ez balitz, kalitate zientifiko baliokidea duten datuak eskuratzea bermatuko duten ISO arauak edo bestelako arau nazional edo nazioartekoak erabiliko dira.

5) Neurketa-sistema automatikoak kontrolatuta egongo dira, erreferentziazko metodoekin neurketa paraleloen bidez, urtean behin gutxienez. Titularrak jakinaraziko dizkio eskuduna den organoari neurketa-sistema automatikoen kontrolaren emaitzak.

6) Neurtutako emaitza bakarraren % 95eko konfiantza-tarteen balioek ez dituzte igorpenen muga-balioen ondorengo zenbatekoak gaindituko:

(Ikus .PDF)

f) Neurketa jarraitua.

Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu neurtzeko sistema jarraituak.

Neurtzeko sistema jarraitua Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sareari lotu beharko zaio.

Sustatzaileak neurketa-sistema jarraitua mantentzeko prebentziozko mantentze-plan bat eduki beharko du, datuen fidagarritasuna eta lortzen den gutxieneko datu-kopurua bermatuko duena. Edonola ere, datuen fidagarritasuna eta kopuruaren ardura sustatzailearen gain geratzen dira.

FE01. Kare-labea eta FE06. Berreskuratze-galdara fokuetarako, neurtzeko ekipoen erabilgarritasuna, hau da, erregistro baliodunak lortzen diren denbora-tarteen proportzioa, urteko jardun-denboraren ehuneko 90ekoa izango da gutxienez, Ingurumen Sailburuordetza honen baimen zehatz espresa eduki ezean.

FE08 2. Ziklo konbikatua fokuarentzat, neurtzeko sistema automatikoa gaizki dabilelako edo mantentze-lanengatik orduko batez besteko hiru balio baino gehiago baliogabeak baldin badira, egun horiek baliorik gabe utziko dira. Arrazoi horiek direla-eta urtean hamar egun baino gehiago baliogabetzen badira, neurtzeko sistema jarraituaren fidagarritasuna hobetzeko beharrezkoak diren neurriak hartu beharko ditu Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk.

15 egun jarraian edo gehiago irauten badu, edota neurketa-sistema jarraitua konektatu gabe egon edo gaizki baldin badabil, KEBek jarraiki neurtu beharreko parametroak kontrolatu egin beharko dituzte aldizka, 15 egunean behin gorabehera hasi denetik neurketa-sistema jarraitua berriro martxan jarri bitartean.

Ingurumena zaintzeko programaren barnean, neurtzeko sistema jarraituaren funtzionamenduari buruzko txosten bat egin eta bidali beharko da urtero, Ingurumen Sailburuordetzak emandako jarraibide teknikoetan ezarritakoaren arabera.

g) Txostenak.

Modu jarraituan Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera datuak helarazteaz gain, Ingurumen Sailburuordetza honetara bidali beharko da ITC/1389/2008 Aginduak, maiatzaren 19koak, 8. artikuluan xedatzen duen emisioei buruzko informazioa, dagokion instalazio motaren araberakoa, bertan zehazten den maiztasunarekin.

D.1.2.– Lortutako emaitzen erregistroa.

Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuak, urtarrilaren 28koak, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituenak, 8. artikuluan, eta 278/2011 Dekretuak, abenduaren 27koak, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituenak, III. eranskinean xedatzen dutena, hain zuzen.

Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

D.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, honako analisi hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

Gainera, Batzordearen 2014ko irailaren 26ko exekuzio-erabakia, orea, papera eta kartoia ekoizteko TEO-teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dituena, betetzeko, analisi hauek egin beharko dira:

(Ikus .PDF)

Gutxienez urtean behingo kontrolen eta Administrazioak egiten dituen kontrolen emaitzen arabera, berrikus daiteke maiztasuna, kopurua eta kontrol-parametroen mota, isurketaren Entitate titularrak berariaz eta modu justifikatuan eskatuz gero.

b) "Administrazio hidraulikoaren Erakunde Laguntzaile" batek egin eta ziurtatuko ditu kanpoko kontrolak, eta aurretiaz aipatu diren parametro bakoitzaren gainean egingo dira. Baldintzak betetzen dituztela ebatziko da parametro guzti-guztiak ezarritako mugaren barnean daudela egiaztatzen denean. Sustatzaileak lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da lagina, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

c) Puntu bakoitzean benetan isuri den urteko bolumenaren zenbatespena egingo da eta aipatu bolumenaren asteroko erregistroa egingo da emari-neurgailuaren eta Urumea ibaira doan isuriari dagokion gailuaren datuen arabera, ARM/1312/2009 Aginduaren 7. artikuluarekin bat etorriz. Datu horiek betiere instalazioetan egon beharko dute Uraren Euskal Agentziaren eskueran, egiaztatu ahal izateko.

d) Autokontrolen parametroak aztertzeko, Standard Methods for the Examination of Water and Wastewater and Enviromental technology, azken edizioa, agirietan jasotako eredu normalizaturen bat erabiliko da. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera egokiena dena hautatuko da. Eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.

e) Isurketen kontrolen emaitzak hauei bidaliko zaizkie:

– Uraren Euskal Agentziari, laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.

– Ingurumen Sailburuordetzari, ebazpen honetako bigarren ataleko D.5 azpiapartatuan ezarritako epeak eta baldintzak betez.

Gainera, sustatzaileak parametro orokorren eguneroko autokontrol-orriak bidaliko ditu hilero, kalkulu-orri formatuan.

Informazio analitiko guztia posta elektronikoz bidaliko da, dkt-gipuzkoa@uragentzia.eus helbidera.

f) Administrazioak, egoki deritzonean, arazketa-instalazioak ikuskatu eta efluentearen emariak eta analisiak aztertuko ditu, isurien emari eta parametroek muga baimenduak ez dituztela gainditzen egiaztatzeko. Era berean, arazketa-instalazioak ustiatzeko titulazio egokia duen arduradun bat izendatzeko eskatu ahal izango dio titularrari.

g) Urtean behin, biomasaren P eta N edukiaren, lohien bolumen-indizearen, efluentearen gehiegizko amoniako eta ortofosfatoaren analitika bat egingo da, baita lohi biologikoaren azterketa mikroskopiko bat ere. Ingurumena Zaintzeko Programa entregatzerakoan emango da informazio hori.

h) Modu jarraituan neurtuko da hondakin-ur anaerobioen tratamenduan sortzen den biogasaren emaria eta daraman CH4-a, eta urtean behin neurtuko da hondakin-ur anaerobioen tratamenduan sortzen den biogasaren H2S-a eta CO2-a.

i) Arauz kanpoko isuria dela ebatziko da zehaztutako ezein parametrotan ezarritako mugak gainditzen dituela kausitzen den isuri oro. Titularra den entitateak ezaguera duenean, analisien emaitza eskuratu ondoren nahiz bestelako jakinbide batzuetatik, ezarrita dauden muga-balioetako batzuk % 100ean baino gehiagoan gainditu direla, jakinarazi egin beharko dio egitatea Uraren Euskal Agentziaren Ekialdeko Kantaurialdeko Arroetako Bulegoari.

Horren osagarri, hilero igorri beharko da, analisiak bidaltzearekin batera, gorabeheren adierazpen bat, efluenteak ezaugarri baimenduekiko izan ditzakeen desbiderapenen ingurukoa, horien kausekin eta zuzentzeko hartutako neurriekin.

Gainera, egin beharreko analisiak egingo dira isuri ahal izateko beharrezkoa den kalitatea ziurtatu arte.

D.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztuko du.

(Ikus .PDF)

D.4.– Zarataren kontrola.

a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira bost urtetik behin: Ld, Le, Ln, LAeq, Ti eta LAeq,60 segundo. Lehendabiziko kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

b) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak II. mailako administrazioko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu 212/2012 Dekretuan, urriaren 16koan, ezarritakoarekin bat etorriz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Dena dela, ingurumen-organoak zainduko du ebaluazioak egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

D.5.– Emaitzak kontrolatu eta igortzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu egin behar dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

https://www.euskadi.eus/y22-izapide/eu/contenidos/serv_proc_comunicacion/p_comu_201732123333101/procedures/proc_201732144928210/eu_def/electronic_partial.shtml

Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak, ibaibidera edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, Ingurumena Zaintzeko Programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean bakarrik jakinarazi beharko da, eta jakinarazpena ingurumen-baimen integratuan ezarritakoaren arabera egingo da. Era berean, kontrolak urtean behin baino maiztasun handiagoarekin egiten badira, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira bidaliko.

Emaitza horiek urtero bidaliko dira, martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, babes- eta zuzenketa-neurrien eta prozeduren kontrolerako eta ingurumenaren kalitaterako sistemen funtzionamendua eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak azalduz; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aldez aurretik egin ez bada.

D.6.– Ingurumena Zaintzeko Programaren Agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du, eta bertan bildu beharko ditu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, Ingurumena Zaintzeko Programak jaso beharko du jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika, adierazle horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

E) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.

E.1.– Instalazioa gelditzeko eta martxan jartzeko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, igorpenen eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko, bigarren apartatuko C.1.3 azpiapartatuan ("Instalazioan ekoitzitako hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko baldintzak") ezarritakoari lotu beharko zaio, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

E.2.– Jarduera uztea.

Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa (21.1 epigrafea, "Paper-orea, papera eta kartoia egitea"), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk jarduera bertan behera uztearen berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea agortu baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jarduera utzi baino lehen, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu ebazpen honen bigarren apartatuaren C.1.3 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

E.3.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, 815/2013 Errege Dekretuaren, urriaren 18koan, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duenean, 13. artikuluan arautu bezala, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo igorpen saihesteko.

E.4.– Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo apartatuetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo isuriak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Isuri-ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainezkatzeko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.

Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosfera eta ura kutsatzea prebenitzeko eta kutsatutakoa zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, e.a.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak beharrezko maiztasunez aterako dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hondakin horiek ez dira ibaibidera hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo hondakindegi baimendu batera eramateko. Behar izanez gero, gorde egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibaibide publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

Baldin eta instalazioetan lohien tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.

Hobi septikoaren sistemak eta iragazki biologikoak garbitze- eta mantentze-lan egokia izango dute errendimendu ona ziurtatzeko. Aldizka enpresa espezializatu batek erretiratuko ditu pilatutako solido eta lohiak, eta iragazki biologikoaren ohantzea garbituko du, eta garbiketan arrastatutako solidoak ibaibidera hustea saihestuko da.

Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Hondakin-ura ezingo da by-pass bidez isuri arazketa-instalazioetan.

Programatutako mantentze-lanetan nahitaez by pass bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. By-pass horretan aurreikusi gabeko isurketa bat gertatuko balitz, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu egin beharko du, dagokion txostena Ingurumen Sailburuordetzara bidalita (atal honetako j) letran adierazitakoari jarraituz).

Baimenaren titularrak, osasunerako edo pertsonen segurtasunerako arriskutsuak izan daitezkeen edo itsas-lehorreko jabari publikoan eta babes-zortasuneko eremuan kalte edo narriaduren bat eragin dezaketen ezusteko isurketak ekiditeko neurri egokiak hartu beharko ditu.

Gainera, beharrezkoak diren baliabideak izango ditu arazteko instalazioak egokiro ustiatzeko, eta ustekabeko isurketetarako prebentzioan hartutako segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko. Baliabide horien artean aipagarrienak dira:

– Tratamendu fisiko-kimikoko lerro bikoitza, bakoitzak lantegiko isuri orokorraren emaria osorik hartzeko ahalmena duela.

– Tratamendu biologikorako sarrera eta irteerako ponpaketa-ekipamenduen bikoizketa.

– Lohien flotaziorako ekipamendu bikoitza, bakoitzak lantegiko isuri orokorraren emaria osorik hartzeko ahalmena duela.

– Araztegiak ustekabean Urumea ibaira gainezka egiteko aukera ekiditea, isurketak nolanahi ere Aguas de Añarbe-Añarbeko Urak SAren azpiegituren bidez itsasoratu egiten direla.

– Sorospeneko 30 kVko hornidura elektriko alternatiboa, hurbil den Iberdrolaren azpestaziotik.

– Berariazko sorgailu multzoak lantegian.

b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gorabeherak jasota uzteko.

c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

d) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta, oro har, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko zulo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estali eta itxiak izan beharko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak biltegiratuko dira, halako kondiziotan ezen ez baitira izango ingurunean sakabanatzeko moduan.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.

h) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezko diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko du: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko ontziak; kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta babes pertsonalerako ekipamendu egokiak.

i) Kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura dokumentatu bat izango dute; eta saiatu behar dira haien efikaziari eragin diezaioketen isuriak tratamendu-instalaziora joan ez daitezen.

j) Gorabeheraren bat izanez gero agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere hura zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Sortutako ondorioak.

– Epe laburrera aurreikusitako jarduketak, halakorik balego.

Ibaibidera edo itsasora ustekabeko isuriren bat badago –halakotzat hartuz substantzia kutsatzaileen ezein isurketa, bai prozesuan akatsen bat izan delako, bai maneiuan huts egin delako, bai ihesa izan delako, e.a.–, jardueraren titularrak isuria eten egin beharko du berehala eta telefonoz jakinarazi Uraren Euskal Agentziaren Ekialdeko Kantaurialdeko Arroetako Bulegoari, Donostian, Intxaurrondo kalea 70, 1. solairuan; PK 20015.

Gainera, 48 orduko epearen barruan bidali beharko du Uraren Euskal Agentziaren Ekialdeko Kantaurialdeko Arroetako Bulegora istripuari buruzko txosten zehatz bat, non agertu behar baitute, gutxienez, ondorengo datu hauek:

– Gorabehera izan den puntuaren kokapena, isurketaren norabidea edo balizko noranzkoa eta isuria zein puntutan doan itsas-lehorreko jabari publikora.

– Gertakariaren eguna eta ordua (ziurra edo gutxi gorabeherakoa).

– Isurketaren bolumena eta edukia.

– Gorabeheraren zergatia.

– Gorabeheraren iraupena.

– Eragindako kalteen balioespena.

– Zuzentzeko hartutako neurriak.

Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketaren bat egonez gero, SOS Deiak eta Hernaniko Udala berehala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gorabeheraren iraupena.

– Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

– Muga-balioak gaindituz gero, isurketen datuak.

– Eragindako kalteen balioespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

k) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari honako gertaera hauetakoren bat jazo dela:

1) Etengabeko neurketa-ekipoek 24 ordu baino gehiagoz datu fidagarririk ez ematea eragiten duten matxurak edo akatsak gertatu izana. Gorabehera gertatu eta gehieneko 24 orduko epean egingo da jakinarazpena, lan-egunak direnean, edo lan-egunak ez direnean, gorabehera gertatu den egunaren osteko lehen lanegunean jakinaraziko da.

2) Instalazioaren geldialdi programatua, prozesu jarraitu bati dagokiona, barne direlarik aurreikusitako prebentzioko mantentze-lanak, gutxienez 15 eguneko aurrerapenaz jakinaraziko dira.

3) FE01 Kare-labea eta FE06 Berreskuratze-galdara fokuetan, analizagailuan modu jarraituan neurtutako datu baliozkotu baten kontzentrazioak muga-balioa % 100ean gainditzen badu, hori gertatu eta gehienez 24 orduko epean egingo da jakinarazpena, lanegunak direnean, eta, lanegunak ez direnean, gorabehera gertatu den egunaren osteko lehenengo lanegunean.

Edonola ere, enpresak berehala bidaliko dio jakinarazpena, fax bidez (aplikatu beharreko jarraibide teknikoak bestelako biderik adierazi ezean), Ingurumen Sailburuordetzari, eta datu hauek zehaztuko dizkio:

– Gorabehera mota.

– Jatorria eta arrazoiak.

– Sortutako ondorioak.

– Okerrera ez egiteko hartutako neurriak.

– Epeak.

l) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeria aplikatuko da eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

F) Baldin eta arautegi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala eginarazten badigute, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumen-zaintzako programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai eta neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, hala neurri babes- eta zuzenketa-neurriak nola Ingurumena Zaintzeko Programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuz gero edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

G) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi, Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.

Informazio hori helarazteko, IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioa erabiliko da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), hots, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistema.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko (E-PRTR-Europa erregistrora, alegia).

Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, 27/2006 Legeak, uztailaren 18koak, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dituenak (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasoz), xedatzen duenarekin bat etorriz. Horrez gain, uneoro bermatu beharko da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babestekoak, ezarritakoa betetzen dela.

H) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, ezinbestez, honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da aldez aurretik eta oso-osorik:

http://www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_autorizacion/p_autho_20183895085814/procedures/proc_20183895329689/eu_def/adjuntos/Formulario_modificaciones.doc

Eta Organo honen onespena ere beharko da, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

815/2013 Errege Dekretuak, urriaren 18koak, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa garatzen duenak, 14.1 artikuluan ezartzen ditu aldaketa bat funtsezkoa dela ebazteko irizpideak.

Nolanahi ere, aipatutako 815/2013 Errege Dekretuak, urriaren 18koak, 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, ingurumen ebaluazioari buruzkoak, 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, 4/2015 Legean, ekainaren 25ekoan, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzkoan, ezarritakoarekin bat etorriz».

Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren, abenduaren 16koaren bidez onetsi zen Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz, eta aipatu legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Bosgarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresari, Hernaniko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Seigarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburu jaunaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 28a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala