Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2018ko abenduaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
6004

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 21ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita pertsona batek uko egin diola diruz lagunduta esleitutako praktikaldiari. Praktikaldi hori Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLIII. Hirigintza Ikastaroan aurreikusten zen eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2018ko irailaren 19ko Ebazpenaren bidez esleitu zen.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren 2018ko uztailaren 11ko Ebazpenaren bidez erakunde edo enpresetako diruz lagundutako praktikak erregulatu eta haietan parte hartzeko deia egiten zaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII ikastaroa egiten duten ikasleei.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2018ko irailaren 19ko Ebazpenaren bidez esleitu zitzaion praktikaldia Leire Mintegui Urdaneta, Surbisa-n, arkitektura arloan (2018ko urriaren 3ko EHAA, 191. zk.).

Leire Mintegui Urdanetak idazki bat aurkeztu du, azaroaren 14an, aipatutako praktikaldiari uko egiteko.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Leire Mintegui Urdanetak aurkeztu duen praktikaldia egiteko ukoa onartzea, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLIII. Hirigintza Ikastaroan erakunde edo enpresetan aurreikusten den praktikaldia, hain zuzen.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei jarraituz. Horretarako, hilabete bat izango da, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edota, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira esanbidezko ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 21a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala