Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2018ko abenduaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
6002

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko irakasle titular izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2018ko maiatzaren 14ko Ebazpenaren bidez egin zen (2018-05-26ko BOE eta 2018-06-08ko EHAA).

2018ko maiatzaren 14ko Ebazpenaren bidez (2018-05-26ko BOE eta 2018-06-08ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

David Guerra Pereda jauna (NAN: 13165810N) izendatzea Unibertsitateko irakasle titular; Jakintza arloa: «Seinalearen Teoria eta Komunikazioak». Kodea: TUC8-1-D00236-17; Saila: Komunikazioen Ingeniaritza. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna; Arduraldia: osoa.

Izendatutako lehiakideak 20 egun balioduneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2018ko azaroaren 16a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala