Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2018ko abenduaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6001

ERABAKIA, 2018ko azaroaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, honako hau aldatzeko dena: «Erabakia, 2018ko azaroaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak lanpostua utziko duela ezartzen duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2018ko azaroaren 15eko Erabakiaren testuan (2018ko azaroaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 225. zk.). Erabaki horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak lanpostua utziko duela ezartzen da. Hori dela-eta, zuzenketa hau egin behar da:

Honako hau dioen tokian:

«Lehenengoa.– María Jesús Gemma Múgica Anduaga andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren kargutik kentzea, eta izendapenetik hona egindako lanagatik eskerrak ematea.»

Honela esan behar du:

«Lehenengoa.– María Jesús Gemma Múgica Anduaga andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren kargutik kentzea, berak eskatuta, eta izendapenetik hona egindako lanagatik eskerrak ematea.»

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 30a..

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala