Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2018ko abenduaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5995

IRAGARKIA, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko urriaren 30eko Agindua jakinarazteko dena, zeinaren bidez ezetsi egiten baita Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko uztailaren 30eko Aginduaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa. Azken agindu horren bitartez, onartu egiten dira sektore publikoko erakundeek immigrazioaren arloan teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kultur arteko bizikidetzaren arloan jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2018. urterako.

Ezinezkoa izan da agindu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Aipatutako aginduaren testu osoa eskuragarri dago Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, Lakua 1 eraikina, 1. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Agindu horrek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beraz, berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita, halaxe xedatu baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta banakako jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 22a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala