Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2018ko abenduaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5988

EDIKTUA, familiari buruzko 2674/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia – Bigarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 2674/2018 familiari buruzko apelazio-errekurtsoa. LEC 2000.

Errekurtsogilea: Gorka Bengoechea Ontoria.

Abokatua: Maria Gloria Abanda Novillo.

Prokuradorea: Olga Miranda Fernandez.

Alderdi errekurritua.

Gaia: 145/15 dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-10-11n. Hona hemen epaitza:

«EPAITZA

Ezesten dut Gorka Bengoechea Ontoriaren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 2017ko ekainaren 1ean, Donostiako lehen auzialdiko 6 zenbakiko epaitegiko epaile-magistratuak 145/2015 autoetan emandako epaiaren aurkakoa, eta epai hori berresten dut. Gora-jotze honen kostuak ez dizkiet ezartzen auzilariei.

Jatorriko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Ebazpen honen aurka, kasazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da sala honetan, hogei eguneko epean, PZLren 477. artikuluan jasotako kasuetan. Aurkeztu ahal izango da, orobat, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa, PZLren 469. artikuluan jasotako kasuetan, eta, gainera, kasazio-errekurtsoa aurkeztu gabe aurkeztu ahal izango da, PZLren 477. artikuluaren 1. eta 2. puntuetan aipatutako ebazpenen aurka, kasazioan errekurritu baitaitezke.

Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada, eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 1858 0000 12 2674 18. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.»

Julieth Bibiana Rodriguez Alvarez demandatuaren gaur egungo egoitza ezezaguna denez, erabaki da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea aipatutako ebazpena, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2018ko azaroaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala