Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2018ko abenduaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5987

EDIKTUA, titulu judizial bat betearazteko bideratutako 566/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Hirugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 566/2017 apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Santiago Mora Velarde, Angel Ortuño Tomas eta Eduardo Clausen Zubiria.

Abokatua: Nicolas Perez Serrano Jauregui, Nicolas Perez Serrano Jauregui eta Pablo Jose Morenilla Allard

Prokuradorea: Alfonso Jose Bartau Rojas, Alfonso Jose Bartau Rojas eta Yolanda Echevarria Gabiña.

Alderdi errekurritua: Ramiro Perez-Maura de la Peña, Alfonso-Berenguer Perez-Maura de la Peña, Antonio-Miguel Perez-Maura de la Peña, Lucia de la Peña Gonzalez, Rafael Acarregui Ibarzola eta 85 gehiago eta Dinergestion, S.L.

Gaia: titulu judizial bat betearaztea.

Aipatutako errekurtsoan, autoa eman da 2018-10-11n, non xedapen-zatia hau baita:

Ezetsi egiten dira Eduardo Clausen Zubiria, Angel Isidro Ortuño Tomas eta Santiago Mora Velarderen ordezkari prozesalek aurkeztutako errekurtsoak eta Lucia de la Peña Gonzalez, Antonio Pere-Maura de la Peña, Ramiro Perez-Maura de la Peña eta Alfono Perez-Maura de la Peñaren ordezkari prozesalek aurkeztutako aurkaratzea, titulu judiziala betearazteko autoetan, 2017ko otsailaren 14an, Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak emandako autoaren kontrakoak. Beraz, berretsi egiten dugu ebazpen hori, eta kostuak apelazio-egileei eta aurkaratze-egileei ezartzen zaizkie.

Dinergestion S.L. demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko azaroaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala