Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2018ko abenduaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LEGAZPIKO UDALA
5983

IRAGARKIA, 2018. urteko lan-eskaintza publikoari buruzkoa.

Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorren uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.bat.1 eta 19.5 artikuluetan xedatutakoaren arabera eta langileen arloan dauzkan ahalmenak erabiliz, Udal Gobernu Batzordeak 2018ko azaroaren 26ko bilkuran honako hau erabaki du:

1.– Legazpiko Udalaren Osoko Bilkurak onartutako lanpostuen zerrendarekin bat eginez, 2018. urteko lan-eskaintza publikoa onartzea:

* Liburutegiko laguntzailea eta kulturako administraria

Sailkapen-taldea: C1.

Bete gabeko lanpostuen kopurua: 1.

Beteko diren lanpostuen kopurua: 1.

Hizkuntza-eskakizuna: 3.a.

Sarbidea: txanda librea.

* Euskaltegiko irakaslea

Sailkapen-taldea: A2.

Bete gabeko lanpostuen kopurua: 1.

Beteko diren lanpostuen kopurua: 1.

Hizkuntza-eskakizuna: 4.a.

Sarbidea: txanda librea.

2.– Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Legazpi, 2018ko azaroaren 27a.

Alkatea,

KOLDOBIKE OLABIDE HUELGA.


Azterketa dokumentala