Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2018ko azaroaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

PASAIAKO PORTUKO AGINTARITZA
5810

IRAGARKIA, Pasaiako Portuko Agintaritzaren lehendakariaren ebazpenari buruzkoa, zeinaren bidez egiten baita Pasaiako portuko Herrera eremuan baimen bat emateko lehiaketaren deialdia.

Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 79.3 artikulua aplikatuz, argitara ematen da baimen hau emateko lehiaketaren deialdia egiten duen Pasaiako Portuko Agintaritzaren lehendakariaren ebazpena:

1.– Xedea: 1.100 m2-ko biltegi bat okupatzea, adjudikaziodunaren portu-trafikoa osatzen duten salgaiak jartzeko.

2.– Kokalekua: Pasaiako portuko Herrera eremua.

3.– Baimenaren epea: urtebete (1).

Lehiaketaren oinarrien eta baimena arautuko duten baldintzen agiriak erakundearen web-orritik deskarga daitezke, helbide honetan:

http://www.pasaiaport.eus

Eskabideak aurkezteko epea hogei (20) egunekoa izango da, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Pasaia, 2018ko azaroaren 5a.

Presidentea,

FELIX GARCIANDIA TELLERIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana