Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2018ko azaroaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5806

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko auzien 6 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 141/2018 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Bilboko Administrazioarekiko auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Aitzol García Hueda jaunak 141/2018 prozedura laburtua jarri zuten Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak emandako 2018ko abuztuaren 2ko Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezesten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 6ko Ebazpenak deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehena kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren Epaimahai Kalifikatzailearen 2018ko ekainaren 8ko akordioaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Espediente-zenbakia: AAP 352/2018-IX.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2018ko azaroaren 15a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala