Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2018ko azaroaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5797

IRAGARKIA, Trenbideen Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen prozeduraren bidez zehapen-espedienteak irekitzen dituzten Garraio Plangintzaren zuzendariaren ebazpenak jakinaraztekoa.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Iragarki honek interesdunentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du, ohartarazpen hauekin batera:

1.– Erantzuleak ardura bere kasa aitortzen badu, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 85. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortuko dira.

Horretarako, ebazpenaren aurreko edozein alditan borondatezko ordainketa egiteak prozeduraren amaiera ekarriko du, eta proposatutako zehapenari % 20ko murrizketa ezarriko zaio. Murrizketa hori aplikatzeko, nahitaezkoa izango da zehapenaren kontrako administrazio arloko ekintzetan edo errekurtsoetan atzera egitea edota beraiek aurkezteari uko egitea.

2.– % 20ko murrizketari heldu ezean, hamabost egun balioduneko epea izango du interesdunak espedientea ikusteko, (Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Lakua I, 7. solairua, Vitoria-Gasteiz), bere burua defenditzeko komenigarritzat jotzen duen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko, bai eta frogaldia eskatu eta jardunbidean zehar erabili asmo dituen frogak proposatzeko ere.

3.– Hasteko erabakiaren edukiari buruz epe barruan alegaziorik aurkeztu ezean, aipatutako hasiera-erabakia ebazpen-proposamentzat joko da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64.2.f) artikuluari jarraikiz.

Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):

L: Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legea eta Lurreko Garraiobideen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea, uztailaren 4ko 9/2013 Legeak aldatuta.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 13a.

Garraio Plangintzaren zuzendaria,

JANIRE BIJUESCA BEDIALAUNETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana