Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2018ko azaroaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5793

EDIKTUA, prekarioko utzarazpenari buruzko 627/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian 627/2018 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Buildingcenter SAU sozietateak eskatuta hasi da prozedura, etxe-okupatzaile ezezagunen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

294/2018 EPAIA

Epaia ematen duen epaile-magistratua: Julia Sauri Martin.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hemezortziko uztailaren hogeita hirua.

Alderdi demandatzailea: Buildingcenter SAU.

Abokatua: Carlos Conejeros Devis.

Prokuradorea: Rosa Alday Mendizabal.

Alberdi demandatua: etxe-okupatzaile ezezagunak.

Judizioko gai: prekarioko utzarazpena.

EPAITZA

Epaia emateko epea bertan behera utzita, alderdiei helarazten zaie, esan dezaten ea gehiegizkoa iruditzen zaien berandutze-interesari buruzko klausula. Epaia helarazita, jarduketak epaia emateko prest geratu dira.

XEDAPENAK

Baietsi egiten dut Rosa Alday Mendizabal epaitegietako prokuradoreak Buildingcenter SAUren izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, Barakaldoko Serralta zumarkaleko 51ko finkan edo 8 zenbakiko atariko zortzigarren solairuko A letrako etxebizitzan bizi diren etxe-okupatzaile ezezagunen aurkakoa. Beraz:

Demandatuak kondenatzen ditut Buildingcenter SAU erakundeak Barakaldoko Serralta zumarkaleko 51ko finkan edo 8 zenbakiko atariko zortzigarren solairuko A letrako etxebizitza onartu eta errespetatzera, eta hura libre eta hutsik uztera, eta ohartarazten zaie ezen, hala egiten ez badute, bertatik botako dituztela, bi hilabeteko epean, ebazpen hau ematen denetik aurrera, neurri hori beharrezkoa baita epaiaren eta inskribatutako eskubidearen eraginkortasuna eta ziurtatzeko.

Demandatuak kondenatzen ditut jarrera aktibo edo pasibo gehiagorik ez egitera, zuzeneko nahiz zeharkako izan, auzi-jartzaileak auzi honetan aztertzen den finkaren gainean dituen eskubideetan nahasmendurik eragin ez dezaten, eta, zehatzago, kondenatzen ditut auzian den eremu prestatu edo sarbide pribatua zuzenean edo zeharka edo beren alde gehiago ez erabiltzera.

Kostuak demandatuei ezartzen zaizkie.

Erabaki da ediktu hau Probintziako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta etxe-okupatzaile ezezagunei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, jatorriko epaitegian dudalarik ebazpen osoa, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon, bi mila eta hamazortziko urriaren hogeita bederatzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala