Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2018ko azaroaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5788

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 13koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko maiatzaren 30eko Aginduko laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horrekin deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako 2018ko ekitaldiko laguntzetarako.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko maiatzaren 30eko Aginduak 2018ko ekitaldirako diru-laguntzak iragarri zituen Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzat, euskal nekazaritza-sektorearekin zerikusia duten gaietan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren solaskide modura egindako lana dela-eta.

Agindu horretako zazpigarren erabakiak ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. apartatuko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat (dekretu horren bidez onetsi zen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko maiatzaren 30eko Aginduak araututako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiak jakinaren gainean egon daitezen. Agindu horrekin deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako 2018ko ekitaldiko laguntzetarako.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 13a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala