Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2018ko azaroaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5787

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 6koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek bizikidetza eta giza eskubideen arloan garatzen dituzten programak diruz laguntzeko deialdia ebazten duena.

Apirilaren 24ko 57/2018 Dekretuaren bidez, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuetarako diru-laguntzak arautu ziren.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2018ko ekainaren 1eko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek bizikidetza eta giza eskubideen arloan garatzen dituzten programak diruz laguntzeko deialdia egin zen.

Ebazpen horren 7. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak diru-laguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ez onartzea I. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– Laguntzak ematea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.

Hirugarrena.– Diru-laguntzak ukatzea III. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 6a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

I. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ERAKUNDE ESLEIPENDUNAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala