Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2018ko azaroaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5693

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 9koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena; horren bidez diru-laguntzak ematen dira 2018-2019 ikasturtean lanbide-heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko programak garatzeko.

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko ekainaren 26ko Aginduaren bidez diru-laguntzak ematen dira 2018-2019 ikasturtean lanbide-heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko programen garapena finantzatzeko.

Eskaeren espedienteak aztertu ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Helburua da diru-laguntzak ematea ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko lanbide-heziketako ikasleei 2018-2019 ikasturtean zehar tutoretzak emateari lotuta dauden gastuak finantzatzeko, ikastetxeak eta enpresak batera landutako ikaskuntza prozesu baten bitartez. Gastua, alabaina, lanbide-heziketako titulua lortzera bideratu behar da. Lanbide Heziketako sailburuordearen ebazpenean baimentzen dira horiek, eta ebazpen honen I. eranskinean jasotzen dira; horrez gain, bertan ezarri dira onartutako planen kopurua eta horien zenbatekoak.

2. artikulua.– Diru-laguntza bi igorpenetan ordainduko da. Lehenengo ordainketa, onuradun izan den ikastetxe edo entitate titular bakoitzari esleitutako kopuruaren % 48koa izango da, betiere 2018ko ekainaren 26ko Aginduaren 17.1 artikuluan ezartzen den epea amaitu ostean. Bigarren ordainketa gainerako kopuruarena izango da, % 52, eta diruz lagundutako jarduera amaitu ostean ordainduko da; horretarako, hala ere, agindu horren 11. artikuluan jasotzen diren frogagiriak aurkeztuta egon behar dira.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 9a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala