Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2018ko azaroaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
5692

AGINDUA, 2018ko azaroaren 14koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Euskadiko zor publikoaren bi jaulkipen handitzea eta Euskadiko zor publikoaren beste jaulkipen baten trukearen bidez borondatez amortizatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoaren finantzen azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 30. artikuluko 1. apartatuan xedatutakoaren arabera, zor publikoaren jaulkipena Gobernu Kontseiluak onartuko du dekretu bidez, zorpetze-arloko sail eskudunak proposatuta; eta 3 apartatuan xedatutakoaren arabera, sail horretako sailburuari dagokio (gaur egun, Ogasun eta Ekonomiako sailburuari) dekretuan adierazi ez diren jaulkipenaren ezaugarriak zehaztea. Halaber, 33. artikuluan, hauxe dago xedatuta: Gobernu Kontseiluak baimena emango du, eta zorpetze-arloko eskumena duen sailak (borondatez hartzekodunentzat) aldez aurretiko amortizazio-eragiketak, ordezkapena, trukea, bihurketa, luzapena, finantza elkartrukea edo antzekoak hitzartuko ditu, baldin eta, merkatu baldintzen aldaketengatik, bideragarria bada finantza kargan ekonomiak lortzea, aldiak berregituratzea edo arriskua murriztea edo dibersifikatzea.

Otsailaren 6ko 15/2018 Dekretuaren bidez, erabakitzen eta baimentzen da 2018ko ekitaldirako zorpetze-eragiketak egitea, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legearen 10. artikuluko 1. apartatuan Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren kargura. Dekretu horren xedapen gehigarriak xedatzen du Ogasun eta Ekonomiako sailburuari dagokiola, agindu baten bidez, xedapen horretan erabaki eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko tresnak eta modalitateak zehaztea, bai eta dekretu horretan jaulkipenari buruz aipatu ez diren finantza-baldintzak eta ezaugarriak zehaztea ere, dekretuaren aurreikuspenen barruan betiere. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baldin eta zor publikoa balio gisa jaulkitzen bada.

Gobernu Kontseiluaren 2018ko azaroaren 13ko Erabakiaren bidez, eragiketa bat baimendu da Euskadiko zor publikoaren bonuak trukatzearen bidez amortizatzeko, aldez aurretik eta borondatez; eta, horren ondorioz, beste zor zenbateko batzuk jaulkiko dira eta edukitzaileek, nahi izanez gero, dagoen jaulkipenaren zati bat amortizatu ahal izango dute.

Goian aipatutako lege-babesa kontuan izanda eta aintzat harturik emandako erreferentzia hauek: 2018ko otsailaren 28an –% 2,50aren kupoia eta 2038ko otsaileko epemuga– zirkulazio-saldoa 200 milioi eurokoa da, eta 2016ko martxoaren 16an –% 1,75aren kupoia eta 2026ko martxoko epemuga– zirkulazio-saldoa 500 milioi eurokoa da, Ogasun eta Ekonomia Sailaren aburuz gomendagarria da zenbatekoak handitzea, merkatuan likidezia gehitze aldera. Oraingoan, inbertsoreei aukera ematen zaie jaulkipen horren zabalpena Euskadiko zor publikoaren bonuen bitartez ordaintzeko. Bonu horiek 2009ko urriaren 28ko jaulkipenekoak dira, kupoia % 4,15ekoa eta epemuga 2019ko urriaren 28koa izanik. Osagarri gisa, aukera ematen da aldez aurretiko amortizazioa eskatzeko, eskudiruaren truke; horretarako, inbertsore gehiagori emango zaio zabalpenetarako sarbidea zenbateko horren truke. Horrela, hogei eta zortzi urterako zabalpenaren bidezko jaulkipena egiteaz gain, zatika amortizatuko da, 2019ko epemuga duten bonuak borondatez trukatzearen bidez. Eragiketa honen bidez aipatutako erreferentzia horien zabalpena errazteaz gain, amortizatutako balioak berriz inbertitzea ere errazten da eta hurrengo urteko epemugei bolumena kentzen zaie, beraz, 2019an jaulkipen gordinaren beharrizana gutxitzen da. Eragiketa biak eragiketok egiteko mandatua duten erakunde baten edo batzuen bidez egingo dira.

Hori guztiori kontuan izanda, beharrezkoa da jaulkipenak zabaltzea eta Euskadiko zor publikoaren bonu jaulkien ezaugarriak jendaurrean azaltzea, baita borondatezko trukaketaren baldintzak ere.

Hori guztiori kontuan izanik, honako hau ebazten dut:

1. artikulua.– Euskadiko zor publikoaren jaulkipen hauen zenbatekoak handitzea:

a) 2018ko otsailaren 28ko Euskadiko zor publikoa jaulkitzea –200.000.000 euro, urteko % 2,50eko interesa eta 2038-02-28ko epemuga–. Jaulkipen hori Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2018ko otsailaren 15eko Aginduaren bidez baimentzen zen eta bertan ezartzen zen 200.000.000 euroko Euskadiko zor publiko bat egingo zela eta jaulkipen horren ezaugarri jakin batzuk zehaztu ere (2018-02-23ko EHAA).

b) 2016ko martxoaren 16ko Euskadiko zor publikoa jaulkitzea –500.000.000 euro, urteko % 1,75eko interesa eta 2026-03-16ko epemuga–. Jaulkipen hori Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2016ko martxoaren 8ko Aginduaren bidez baimentzen zen eta bertan ezartzen zen 500.000.000 euroko Euskadiko zor publiko bat egingo zela, bai eta jaulkipen horren ezaugarri jakin batzuk zehaztu ere (2016-03-15eko EHAA).

2. artikulua.– Zabalpen horiek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

A) Ogasun eta Ekonomia Sailak erabakiko ditu jaulkiko den zenbatekoa, jaulkipen data eta harpidetzaren prezioa, mandatua duen erakundeari edo erakundeei kontsulta egin eta gero, eta Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

B) Amortizazioaren prezioa, data eta interesak:

a) 2018ko otsailaren 28ko jaulkipena zabaltzeko. Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2015eko otsailaren 15eko Aginduan ezarritakoak (agindu horren bidez, berrehun milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulki zen, eta eragiketa horren ezaugarriak zehaztu ziren).

i) Interesak: Urteko % 2,50 nominal.

ii) Amortizazio-prezioa: Bateratsu, balio nominalean.

iii) Amortizazio-data: 2038ko otsailaren 28a.

Zabalpen horri dagozkion bonuek 2018ko otsailaren 15eko Aginduari jarraikiz jaulkitako bonuen eskubide berberak izango dituzte.

b) 2016ko martxoaren 16ko jaulkipena zabaltzeko. Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2016ko martxoaren 8ko Aginduan ezarritakoak (agindu horren bidez, bostehun milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulki zen, eta eragiketa horren ezaugarriak zehaztu ziren).

i) Interesa: urteko % 1,75 nominal.

ii) Amortizazio-prezioa: bateratsu, balio nominalean.

iii) Amortizazio-data: 2026ko martxoaren 16a.

Zabalpen horri dagozkion bonuek 2016ko martxoaren 8ko Aginduari jarraikiz jaulkitako bonuen eskubide berberak izango dituzte.

C) Balioen adierazpidea: Kontuko idatzoharrak.

D) Balio unitarioa: mila (1.000,00) euro.

E) Jaulkipenaren kotizazioa: Bilboko Burtsa.

3. artikulua.– Zabalpenak harpidetzea.

Jaulkipenen zabalpenak honela harpidetuko dira:

a) Euskadiko zor publikoaren bono hauek borondatez trukatuta:

2009ko urriaren 28ko jaulkipena –% 4,15era; 2018ko urriaren 28ko epemuga; ISIN kodea: ES0000106437–.

b) Inbertsore berriek harpidetuta, eskudiruaren truke borondatez eta aldez aurretik amortizatzeko eskabide onartuen pareko zenbateko nominalean, bono hauetarako:

2009ko urriaren 28ko jaulkipena –% 4,15era; 2018ko urriaren 28ko epemuga; ISIN kodea: ES0000106437–.

Ogasun eta Ekonomia Sailak bideratuko ditu jaulkipenetako balioen trukaketa eta harpidetza, hain justu ere mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez, betiere bat etorriz balio-merkatuaren indarreko araudiarekin. Ogasun eta Ekonomia Sailak erabakiko du trukaketaren eta harpidetzaren prezio garbia, mandatua duen erakundeari edo erakundeei kontsulta egin eta gero, eta agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, kasuan kasuko kupoi korrituarekin –trukaketaren datan eta sei hamartar biribildurekin– batera.

Eragiketaren likidazioaren egunean, onartutako eskaintzen balioak amortizatuko dira.

Jaulkipenak zabaltzeko zenbatekoak izango dira amortizatutako bonuen zenbatekoaren baliokide diren jaulkipen berri bateko balioen zenbatekoak.

Trukaketara joz gero, trukatutako bonuen baja eta alta egingo dira eta eskudirutan likidatutako da berrerositako eta jaulkitako bonuen prezioen arteko aldea, kupoi korrituak barnean hartuta. Berrerosketara joz gero, eskudirutan likidatuko da. Likidazio-datan ordainduko dira biak. Aurreko paragrafoan xedatu bezala, trukaketa likidatzeko eta eskudiruz amortizatzeko data bat etorriko da 2038ko eta 2026ko epemugetako bonuen zabalpenaren jaulkipen-datarekin.

4. artikulua.– Eskaintzan aurkeztutako balioek ez dute trabarik izan behar likidazio-datan, eta ezin dute inolako konpromiso-loturarik izan baldin eta ez bada iraungitzen data horren aurretik. Aurkeztutako balioak saldu badira aldi bereko eragiketaren batean, titularraren kontuan eta 14:00ak baino lehen ordainduta egon beharko dira likidaziorako emandako egunaren balio-datarekin.

5. artikulua.– Gaikuntza.

Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordeari eta Finantza Politikako zuzendariari baimena ematen zaie, zorpetze-eragiketa hau egiteko behar diren kontratuak eta gainerako dokumentu erantsi eta osagarriak sina ditzan.

6. artikulua.– Harpidetza, trukatutako tituluen amortizazioa, jaulkipenaren interesak eta amortizazioa Norbolsa, Sociedad de Valores SA enpresaren bidez ordainduko ditu Sociedad de Gestión de los Sistemas de Registro, Compensación y Liquidación de Valores SA enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 38. artikuluan agindutakoari jarraituz. Trukatutako balioak kasuan kasuko kargu eta ordainketen bidez eman eta jasoko dira, jaulkitako balio nominala eta amortizaziorako trukaketan lortutako balio nominala adierazita, Sociedad de Gestión de los Sistemas de Registro, Compensación y Liquidación de Valores SA sozietatean erregistratzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 14a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala