Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2018ko azaroaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5500

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 791/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 791/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Limite 24 SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Yenny Johana Torres Rodriguez.

Gaia:

Nik, Yolanda Mendia Rodriguez andreak, Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Epaia eman da aipatu judizioan, 2018ko urriaren 18an, eta honako hauek dira haren idazpurua eta xedapen-zatia, hitzez hitz:

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko epaitegi honetan bideratu den 791/2018 hitzezko judizioaren autoak; Marta Calvo Entio andreak eskatu du auto horiek bideratzeko, Límite 24 S.L ordezkatuz, Yenny Johana Torres Rodríguez andrearen aurka, auzi-iheslaria bera.

Epaitza

Ezesten dut Marta Calvo Entio andreak Límite 24, S.L. ordezkatuz zenbateko bat erreklamatzeko aurkeztutako hitzezko judizioaren demanda, auzi-ihesean den Yenny Johana Torres Rodríguez andrearen aurkakoa, eta, ondorioz,

demandatua absolbitu egiten dut haren aurka formulaturiko eskaera guztietatik.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot beren-beregi.

Yenny Johana Torres Rodriguez demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala