Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2018ko azaroaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5497

EDIKTUA, kontratuei buruz oro har bideratutako 48/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 48/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Mikel Turrado Vega.

Abokatua: Juan Enrique Alvarez Fanjul.

Prokuradorea: Ignacio Hijon González.

Demandatua: Juan Jose Gonzalez Picon.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-10-10ean. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut Ignacio Hijón González epaitegietako prokuradoreak Mikel Turrado Vega jaunaren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda; horrenbestez, Juan José González Picón jauna kondenatzen dut demandatzaileari hauek ordaintzera: 20.000 euro eta itundutako berandutze-interesak, zorra kendu artekoak. Kostuak ere demandatuak ordaindu beharko ditu.

Juan Jose Gonzalez Picon demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko urriaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala