Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2018ko urriaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5174

IRAGARKIA, ur publikoen aprobetxamendua inskribatzeko hasitako jarduketak artxibatzeari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamendu baten titularrari egindako jakinarazpena ez denez lortu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa jarraikiz, argitaratzen da duela urte batzuetatik hona geldi egon dela iragarki honen I. eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituen ur-aprobetxamendua inskribatzeko espedientea. Horrela egiaztatuta gelditu da agentzia honek burutu dituen eguneratze eta erregulazio lanetan. Kontuan izanda igarotako denbora, eta eskatzaileak ez duela inolako jarduerarik egin eskatutakoa tramitatzen jarraitzeko, iritzi da uzian atzera egin duela. Ondorioz, jarduketak artxibatu behar dira.

Edozein administrazio-ekintza gauzatu aurretik, beharrezko ikusten diren alegazioak aurkezteko 15 egun balioduneko epea irekiko da, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Alegazioak Uraren Euskal Agentziaren Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegora zuzenduko dira. Helbidea: Urkixo Zumarkalea 36, 7.º – 48011 Bilbao.

Interesdunak ez baditu beharrezkoak diren jarduerak egiten espedienteen tramitazioari berriz ekiteko 3 hileko epean, atzera egindakotzat joko da. Hortaz, horren iraungitzea deklaratu, eta jarduketak artxibatzea erabakiko da, aplikatu beharreko legeriari jarraikiz.

Iragarki honen I. eranskinean aipatutako interesdunak eta pertsona orok jakin dezaten ematen da argitara eta, interesdunarentzat, banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Bilbao, 2018ko urriaren 1a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala