Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2018ko urriaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5150

IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen eskubidearen amaitzeari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa - Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen da Uraren Euskal Agentziak emakida eskubidea amaitzeko administrazio-prozedura hasi duela iragarki honetako I. eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituen ur-aprobetxamenduari dagokionez. Horrek bat egiten du uztailaren 20ko 1/2001 Errege Dekretuaren bidez onartu zen Uren Legearen 66.2 artikuluan ezarritakoarekin, eta honako hau adierazten du: «Uren erabilera pribatiborako eskubidea, eskuratze titulua edozein izanda ere, iraungita aitor daiteke hiru urtez jarraian ustiatu ez izateagatik, betiere ekintza titularrari egotzi ahal zaionean».

Amaitzeko arrazoia: hiru urte baino gehiago egon da ustiatu gabe. Hasiera: ofizioz.

Iragarki hau BOEn argitaratu eta biharamunetik aurrera hogeita hamar eguneko epea irekiko da, eskubide hori amaitzeak ukituriko edozeinek, eskubidearen titularrak barne, bidezko irizten duena adieraz dezan, idatziz, dagokion udalaren aurrean, edo Uraren Euskal Agentziaren bulegoetariko batean.

Iragarki hau pertsona ororen ezagutzarako argitaratzen da, eta I. eranskinean aipatutako interesdunentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 4a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala