Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2018ko urriaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5148

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita B motako joko-areto batek fidantza bueltatzeko egin duen eskaera.

Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrak, uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuz onetsiak, bere 45. artikuluan ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal dezaten.

Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nortzuk diren; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraituz, argitara ematen da Compuplay SAk fidantza bueltatzeko egin duen eskaera. Fidantza 2017ko abenduaren 21ean eman zen, eta F201700840 zenbakiarekin erregistratu zen, B motako joko-areto moduan. Horiek horrela, bi hilabeteko epean eskatu ahal izango dute zor zaien zenbatekoa joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek. Eskaera Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan aurkeztu beharko dute (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), eta ordainketa fidantzaren pentzudan egingo da.

Eskaerarekin batera, kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua aurkeztu behar dira.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 11.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala