Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2018ko urriaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5136

EDIKTUA, 195/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegian, 195/2016 prozedura arrunta bideratu da, Santander Consumer Finance SAk eskatuta, Leonardo Reyes Reyes jaunaren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

28/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 9a.

Nik, M.ª Teresa Trinidad Santosek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaileak, ikusi ditut 195/2016 judizio arruntaren autoak. Hona hemen alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Santander Consumer Finance SA, Isabel Gómez Pérez de Mendiola prokuradorea ordezkari duela eta Antonio Arriola Sáez letraduaren laguntzarekin, eta, bestetik, demandatu gisa, Leonardo Reyes Reyes, auzi-ihesean. Horiek horrela, epai hau ematen dut:

EPAITZA

Partez baiesten dut Santander Consumer Finance SAk, Isabel Gómez Pérez de Mendiola prokuradoreak ordezkatuta, Leonardo Reyes Reyes-en aurka jarritako demanda.

Demandatua kondenatzen dut 888,2 euro eta PZL-ko 576. artikuluko interesak ordaintzera demandatzaileari.

Alderdi bakoitzak berak eragindako kostuak ordaindu beharko ditu, eta komunak, erdi bana.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen (Araba), bi mila eta hamazortziko martxoaren hamabian.

Leonardo Reyes Reyes demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut ediktu hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazortziko irailaren hogeita seian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala