Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2018ko urriaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5134

EBAZPENA, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez iragartzen baita Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren EAEko Barne Arroen eremuaren planifikazio hidrologikoaren prozesuari buruzko (hirugarren zikloaren berrikuspena) hasierako dokumentuak kontsultatu eta jendaurrean jartzeko aldia hasten dela.

Informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legearen 7.2 artikuluarekin bat etorriz, eta Uren Legearen testu bategineko hamabigarren xedapen gehigarrian eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamenduko 77. artikuluan ezarritakoaren arabera, Uraren Euskal Agentziak iragarri du honako dokumentu hauek jendaurrean jartzeko aldia: «Programa, Egutegia, Demarkazioaren Azterketa Orokorra eta Kontsulta-ereduak». Horrela, hasiera ematen zaio plangintza hidrologikoaren hirugarren zikloari (2021-2027) Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren EAEko Barne Arroen eremuan.

Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko dokumentuak, kontsultatzeko jarri direnak, demarkazio osoari dagozkio. Hala ere, iragarki honek Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko partean bakarrik dauka eragina, hau da, barne arroetan.

Dokumentuak sei (6) hilabetez kontsultatu ahal izango dira, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, Uraren Euskal Agentziaren egoitzetan. Epe horretan, ekarpenak egin ahal izango dira, baita komenigarritzat jotako oharrak eta iradokizunak ere.

– Egoitza nagusia: Orio kalea 1-3. 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Mediterraneoko Arroen Bulegoa. Forondako Atea kalea 9. 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa. Urkixo zumarkalea 36 – 7. solairua. 48011 Bilbao.

– Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa. Intxaurrondo kalea 70 – 1. solairua. 20015 Donostia.

Aipatutako dokumentuak Uraren Euskal Agentziaren orrialde elektronikoan ere jendaurrean egongo dira: www.uragentzia.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 8a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala