Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2018ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
5071

IRAGARKIA, 6.000 ibilgailu baino gehiagoko eguneko batez besteko intentsitatea (EBBI) duten Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide zatien zarata mapak behin betikoz onesteari buruzkoa.

Bide Azpiegituretako Departamentuko foru diputatuak, 2018ko urriaren 1eko 134-C/2018 Foru Aginduaren bidez, onetsi zuen behin betikoz onestea 6.000 ibilgailu baino gehiagoko eguneko batez besteko intentsitatea duten Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide zatien zarata mapak. Jakitera ematen dugu, 213/2012 Dekretuak, urriaren 16koak, Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzkoak xedatutakoari jarraituz.

Eduki osoa eskuragarri izango da Bide Azpiegituretako web orrian, www.gipuzkoaerrepideak.eus, «Araudia eta Agiriak» atalean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren Birgaitze eta Berrikuntza Zerbitzuan (Miramon pasealekua 166, 20014 Donostia) lanegunetako bulego orduetan.

Donostia, 2018ko urriaren 5a.

Bide Azpiegituretako foru diputatua,

AINTZANE OIARBIDE IRURETAGOIENA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana