Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2018ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5066

IRAGARKIA, 2018ko urriaren 5ekoa, zeinaren bidez jakinarazten baitira aurkeztutako gora jotzeko errekurtso batzuk ebazteko Etxebizitzako sailburuordeak emandako ebazpenak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia kalea 13 - 5.a, Donostia).

Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, beroien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzietako epaitegien artean dagokion hartan, bi hilabeteko epean, ebazpenak jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen hauek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 5a.

Etxebizitzako sailburuordea,

PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana