Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2018ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5060

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 85/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 85/2018 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Rosalia Bengoetxea Tolosa.

Alderdi demandatua: Raul Pastoriza Serradilla.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

221/2018 EPAIA

Epailea: Gorka de la Cuesta Bermejo.

Lekua: Donostia.

Eguna: bi mila eta hemezortziko irailaren hogeita laua.

Alderdi demandatzailea: Rosalia Bengoetxea Tolosa.

Abokatua: Roberto Ruiz Hourcadette.

Prokuradorea: Jesus Gurrea Frutos.

Alderdi demandatua: Raul Pastoriza Serradilla.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioko gaia: hitzezko judizioaren demanda.

EPAITZA

Azaldutako guztiagatik, osorik baiesten dut Rosalía Bengoetxea Tolosak Raul Pastoriza Serradillaren kontra aurkeztutako demanda. Beraz:

1.– Raúl Pastoriza Serradilla kondenatzen dut Rosalina Bengoetxeari bi mila zortziehun eta bost euro eta laurogeita hamabost zentimo ordaintzera (2.805,95 euro).

2.– Zenbateko horrek diruaren legezko interesa sortuko du, 2018ko urtarrilaren 24tik.

3.– Epaiketa honen kostuak ordaintzera kondenatzen da Raúl Pastoriza.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen, epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko irailaren hogeita lauan.

Demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, epaileak ebatzi du ediktu hau EHAAn argitaratzea, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin, betiere Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Donostia, 2018ko irailaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana