Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2018ko urriaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5010

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunei jakinarazten baitzaie iraungi egin dela uren aprobetxamendurako espedientea.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa - Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren arabera eta Uren Legearen 66.2 artikuluan eta Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 161.2 artikuluetan eta ondorengoetan xedatutakoekin bat etorriz, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez erabakitzen da iragarki honen I. eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten ur-aprobetxamenduen emakidak iraungitzat jotzea eta burututako jarduerak artxibatzea.

Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iragarki honek banakako jakinarazpen gisa balioko du, I. eranskinean aipatzen diren interesdunak eta jende guztia jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 18a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala