Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2018ko urriaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5000

AGINDUA, 2018ko urriaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Santurtziko (Bizkaia) Bigarren Hezkuntzako Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuaren baimena.

Aztertuta geratu da Lanbide Heziketako Udal Institutuaren ordezkariak hasarazitako espedientea, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, eta 2014ko otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua ikusita – zeinaren bidez arautzen baitira hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifikoak eta hamalau oinarrizko lanbide-titulu onartzen baitira – eta 2016ko uztailaren 7ko 104/2016 Dekretua – zeinaren bidez ezartzen baita Oinarrizko Lanbide Heziketako hogei tituluren curriculuma, Euskal Autonomia Erkidegoan emateko, eta III. eranskinean Informatika eta Komunikazioetako oinarrizko lanbide-heziketaren titulua garatzen den eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxearen baimena aldatzen da, 2018-2019 ikasturterako.

Kode-zenbakia: 48019225.

Izen generikoa: Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua.

Izen espezifikoa: «Santurtzi».

Titularra: Santurtziko Udala.

Helbidea: Cuetos z.g.

Udalerria: Santurtzi.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Informatika eta Komunikazioak» Oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa ematea.

Haren osaera Lanbide Heziketako irakasgai hauen ondoriozkoa da:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Irudi pertsonala:

○ Ile-apainketa eta estetikari buruzko Oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:

○ Informatika eta komunikazioei buruzko Oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak:

○ Etxebizitzen mantentze-lanei buruzko Oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak:

○ Kirol ontziak eta laketontziak mantentzeko lanei buruzko Oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 2a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala